
Oier Ariznabarreta durangarra nagusitu zen atzo Otañesen (Kantabria) jokatu zen mendiko lasterketen Espainiako Txapelketan. Euskal Selekzioko korrikalariak 2.54.17ko denboran osatu du 34 kilometro eta 2.300 desnibel positiboko ibilbidea. Emakumeetan talde bereko Ainhoa Sanz urretxuarra nagusitu da. Taldeka ere Euskal Selekzioarentzat izan da garaipena.
Ariznabarrieta lasterketa irabazteko faboritoetako bat zen eta argi utzi zuen lehen metroetatik. Hala ere, lasterketa Pico Ventoso mendian erabaki zen, ibilbideko punturik gogorrenean. Denboraldi bikaina egiten ari da, izan ere, beste zenbait garaipenekin batera, atzokoa denboraldi honetan irabazi duen seigarren mendi lasterketa da.
Korrikalari durangarrak sasoi betean dagoela erakutsi du hitzordu nagusira begira, Zegama Aizkorri mendi maratoira. Ekainaren 2an izango da proba eta, iaz bezala, Golden Trail Series-erako puntuagarria izango da.