
Oihana Azkorbebeitiak Gueñesko Zaramillo auzoan jokatutako Apukoko igoeraren hamabigarren edizioa irabazi du. Korrikalari abadiñarrak bere iazko marka 18 segundutan hobetu du.
Guztira 650 korrikalarik hartu zuten parte 23 kilometroko ibilbidean eta Azkorbebeitia nesken artean nagusitu zen 1.55.46ko denbora eginda, iaz baino 18 segundu gutxiago.
Ostiralean Mendizaletasunaren Gala egin zuten Elorrion eta bertan, Euskal Mendizale Federazioak mendiko lasterketaren saria eman zion Oihana Azkorbebeitiari.