
Berrizko Udalak Gabonetarako prestatutako egitarauan, Olentzero eta Mari Domingi eta Errege Magoen kalejirak nabarmenduko dira.
Olentzero eta Mari Domingi zapatuan helduko dira Berrizera, goizean goiz. Euren laguntzaileekin batera egingo duten ibilbidea goizeko 9.30ean hasiko Olakuetako plazan eta herriko auzo desberdinak bisitatuko dituzte.
Arratsaldeko 17.30ean berriz, udaletxetik probalekura doan bidea egingo dute Olentzero eta Mari Domingik eta bertara heldu ondoren herriko umeak hartuko dituzte. Herritarrak baserritar jantzita bertaratzea eskatu du Udalak.
Gabonetako haur-parkea urtarrilaren 4an egingo da aurten Berrizburu Kiroldegian eta bertan jarriko diren jolasak goizeko 12.00etatik 13.30era eta arratsaldeko 16.00etatik 20.00etara egongo da irekita.
Erregen kabalgata urtarrilaren 5ean egingo da, arratsaldeko 17.30ean Komentutik abiatuta. Ekialdeko Magoek plazaraino doan bidea egingo dute eta bertan jasoko dituzte umeen eskariak. Ondoren, txokolatea egongo da bertaratzen diren guztientzat.