Berrizko Udalak Mari Domingiri eta Olentzerori zuzendutako 2022ko postal-gutun lehiaketa antolatu du. Parte-hartzaileek, nahitaez, Gabonetako bi pertsonaiei zuzendutako gutuna edo postala egin beharko dute.
Gutunetan edo postaletan ‘Nola zoriondu Gabonak?’, ‘Zer eskatu Olentzerori eta Mari Domingiri?’ edo ‘Zeintzuk dira gure desioak urte berrirako?’ bezalako galderak erantzun daitezke.
Lehiaketa hiru kategoriatan banatuko da. Lehen Hezkuntzako ikasleak hiru taldetan banatuko dira, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak bi taldetan, eta hirugarren kategoria 16 urtetik gorakoentzat izango da.
Proposamenak aurkezteko epea abenduaren 16an amaituko da eta gutunak edo postalak ikastetxeetako zuzendaritzan edo Berrizko udaletxean jarrita dagoen postontzian entregatu daitezke.
Sariak abenduaren 24an banatuko dira.