Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Omenaldi hunkigarria jaso zuten Gerediaga eta Azoka sortu zuten aitzindariek

Omenaldi hunkigarria jaso zuten Gerediaga eta Azoka sortu zuten aitzindariek

Gerediaga elkartea eta Durangoko Azoka sortu zuten hamabi aitzindariek omenaldi hunkigarria jaso zuten atzo iluntzean San Agustin Kultur Gunean egindako ekitaldian. Elkarteko kideek eta herritarrek bete egin zuten aretoa bizirik dauden zortzi sortzaileei babesa eta esker ona emateko.

Gerediagako sortzaileei egindako omenaldian eta argizaiola emate ekitaldian Leopoldo Zugaza, Arrate Salazar, Koldo Altzibar, Carmen Miranda, María Rosario Astola eta Jesus Astigarraga izan ziren. Jose Luis Lizundia eta María Concepción Astolak berriz, ez zuten azaltzerik izan osasun arazoengandik eta beraien senitartekoek ordezkatu zituzten.

Karraka Antzerki taldeak eman zion hasiera ekitaldiari, Gerediaga sortzeko izandako uneak gogoratuz eta lehen urteetako ekimenei antzeztutako errepaso historikoa eginez. Antzezleek ez zuten ahaztu Iñaki Aizpuruak eta Manuel Fraga Iribarnek Madrilerako bidaia baten elkartea eta Azokaren sorrerarako izan zuten solasaldi erabakigarria.

Karrikaren agerraldia amaitu eta berehala gogoratu zuen Nerea Mujikak Gerediaga elkarteko presidenteak, omendu behar zituzten sortzaileek “ingeniaritza proiektu osoa” burutu zutela eta beraiek izandako “ausardia eta konbentzimendua” ere goraipatu zituen.
Argizaiola bana jaso ondoren, hitz egiteko aukera izan zuten omendutakoek eta Jose Luis Lizundiak audio baten bidez mintzatu ondoren, María Rosario Astolak hartu zuen hitza.

Bere berbaldian omenaldia egiteko 50 urte itxarotea eskertu egin zien Gerediagakoei eta bere arreba María Concepción-en izenean hitz egiteaz gain bere anaia Jesús María Astolaren izan zuen gogoan. Hizketaldian Gerediagaren eginbeharrak gogoratu zituen, “velar, cultivar y actuar con los valores éticos y morales que dignificaron a los hombre y mujeres de Euskal Herria” esaterakoan. Halaber, arbasoengandik jasotako ezaugarri kulturalak eta historiko-artistikoak mantendu eta datozen belaunaldiei transmititzera behartuta gaudela ere aipatu zuen.

Familiak eta kuadrillak

Bestalde, bisitari ugari izan zen atzo Landako erakustazokan eta gainontzek guneetan eta Azokan familiak eta lagun kuadrillak izan ziren nagusi. Publiko aldaketarekin ohartu ziren saltokietako arduradunek eta beratutako sortzaileek, horren ondorioa salmenten igoera nabarmena izan zelako.


Igandeko egitaraua

Areto Nagusia. “Gogoetaren plaza”
10.30. “Gerediaga lagunartean: 50 urteko istorio txikiak”
12.30. “Kultur politika eta eragiletza”. Iñigo Astiz kazetaria gidatutako saioan Anjel Lertxundi eta Olatz Osa izango dira hizlari
18.00. “Kultur politika eta eragiletza”. Iñigo Astiz kazetaria gidatutako saioan Maialen Beloki (Zinemaldia), Dori Lopez Jurio (Nafarroako Gobernua), Xabier Monasterio (Kafe Antzokia) eta Izaro Ieregi (Okela Sormen Lantegia) izango dira hizlari.

Ahotsenea (zuzenekoak):
Elorri, Maddi Oihenart & SakaHots Orkestra, Borja Estankona, Isuo Sasiia & Jon Murua, U.K .BILL, Radiator, Polygorn, Begiz begi, Ze Esatek!, Larregi, klak!son, Aguztin Alkhat, Izaki Gardenak, Tutan Come On.

Ahotsenea (solasaldiak):
Ataramiñe, Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarena, Harkaitz Cano, Andoni Urzelai, Goizalde Landabaso, Ken Zazpi, Mikel Urdangarin, Itxaro Borda, Mikel Ayllon, Gerardo Markuleta, Karmele Jaio, Tere Irastorza.

Irudienea:
Euskal zinearen belaunaldi berriekin mahai-ingurua, Kortxoenea gaztetxearen dokumentala, 26 zuzendarik sortutako Euskal Harriaren ABDak, Goenkaleren azken hiru kapituluak primizian.

Kabi@:
Wikilari euskaldunen bilkura. Sortzaile digitalak, H28 hilabetekari satiriko digitala.

Sagungabara:
‘Liburu bat mundu bat’, ‘Alizia herrialde miresgarrian’, ‘Orain. Kontzentrazioa lantzeko erlaxazio ariketak’, ‘Ene kantak, baietz kantatzen hasi!, Orri-markatzailea egiteko tailerra,’Kai, txakur bidaiaria’

Szenatokia: Maratoia.
12.00: ‘Bohemioen Kluba’, ‘Itsasoari negar’, ‘Ekoetikopatetikobikoa’, Bertsolaritzaren sekretuak, isilduko emakumeen historia.
18:00: ‘Eltxoak’, ‘Tren Geltokia’, ‘Sei ispilu’, ‘Putinen Guardasola’ ‘

Plateruena:
Olatz Zugasti

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados