
Carlos Romero ondarroarrak Berrizko Udalak antolatu duen XII. Argazki Lehiaketa irabazi du. Argazkilariak 240 euro eskuratu ditu. Guztira, 29 bilduma aurkeztu dira aurtengo ediziora eta datorren urtarrilaren 14ra bitartean ikusgai izango dira Kultur Etxean.
Carlos Romeroren ???Berriz 2010??? izena duen argazkia izan da aurtengo lehiaketako irabazlea. Bigarren saria, berriz, Berangoko Javier P. Fernándezek ???Yerjan??? argazkiarekin eraman du eta hirugarrena Txema Serranorentzat izan da, ???Agua de Lariz. Atardecer desde Andikona??? izena duen argazkiari esker. Sari berezia Peio Agirre berriztarrarengana joan da, ???Andikonatik argi barik ere???skate!!!???, argazkiarekin.
Guztira, 29 bilduma aurkeztu dira aurtengo ediziora. Urtarrilaren 14ra bitartean ikusgai izango dira guztiak Kultur Etxeko atarian, astelehenetik ostiralera 18etatik 20etara eta asteburuetan kultur etxean ekitaldia dagoenetan.