Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

1000 emakume wikipediara

Andrak bistaratzeko asmoz hasi ginen 2018an Durangoko Andereak Elkarteko hiru partaide wikipedia elikatzen. Harrezkero hainbat lagun hurbildu zaizkigu eta txiri-txiri euskarazko wikipediara 1000 emakume ekartzera heldu gara.

Ez da lan hain zaila, baina, aitortu behar dugu, hainbat ordu sartu behar izan ditugula helburu hau lortzeko. Halan zein holan, lorpen honek poztasunez betetzen gaitu eta indarra ematen digu aurrera jarraitzeko, oraindik wikipedian dagoen genero-arrakala handia baita eta ekin beharra ikusten baitugu.

Orain arteko ibilbide ederra izan da: zenbat izen, zenbat bizipen, zenbat aitzindari, zenbat emakume esaguratsu ezagutu ditugun, ezinezkoa zait lerro hauetan denak biltzea. Halere, lehenengo egin nuen/genuen biografia nekez ahaztuko zait.

Orain dela 100 urte Durangon jaiotako Benita Uribarrena Bollaín izan zen wikipediara ekarri genuen lehena emakumea borrokalari antifaxista izan zena. PCEko militantea eta Emakume Antifrankisten Espainiako Batasuneko ekintzailea, Frantziako Erresistentzian ere parte hartu zuena, Bigarren Mundu Gerran; hori dela eta, kondekorazioa ere jasotakoa.

benita-urribarrena
Benita Urribarrena.

Benitaran ama, Benita Bollaín Bilbao, komunista zen, eta Durangoko Ezkurdi plazan zegoen prentsa kiosko bateko arduraduna, hortik zetorkion Benita la Periodista (Benita Kazetaria) goitizena. Espainiako II. Errepublika aldarrikatzen aitzindaria izan zen Durangon; ondorioz, atxilotu egin zuten.

Aitak, Santiago Uribarrena Munitxak, ekintzaile sozialistak, trenbideetan lan egiten zuen, eta atxilotu egin zuten 1934ko urriko grebetan. Guardia zibilek ibaian sartuta torturatu zuten, gordeta zeuzkaten armak atera zitzan. Abendu hotzean larriki gaixotu zen, eta handik egun batzuetara hil zen. 1934ko abenduaren 30ean izan zen haren hileta zibila, Durangon egin zen era horretako lehena.

1937ko martxoaren 31an Durangok jasan zuen bonbardaketaren ondoren, 15 urte zituela, ihes egin behar izan zuen, amarekin eta ahizparekin batera. Hirurak Frantziara heldu ziren urte hartako ekainean, Habana itsasontzian.

Frantzian zela, hotel batean hasi zen beharrean, eta bere konpromiso politikoa sendotu egin zuen, PCEren mezulari lanetan hasi zen klandestinitatean eta Ekialdeko Pirinioetatik zihoazen iheslariak gidatzen ere jardun zuen. 1944an Frantziako Erresistentzian sartu zen eta handik urte betera atxilotu egin zuten dirua eta paper konprometigarriak aurkitu zizkiotelako. Hilabete baino ez zuen espetxean egin behar izan, Frantzia liberatu egin baitzen. 2000. urtean Frantzian kondekoratu egin zuten, Erresistentziako partaide izateagatik. Uribarrenak bere bizitzako urterik gehienak Le Solerren (Ipar Katalunia) eman zituen. 1989ko maiatzaren 12an, 52 urte erbestean igaro ondoren, Durangora itzuli zen, lehen aldiz. Egun bat besterik ez zuen bere jaioterrian egin, bere senarraren gaixotasuna zela-eta Frantziara itzuli behar izan baitzuen.

2017an Durangoko Udalak Benita Uribarrena izena eman zion udalerriko Arte eta Historia Museoaren ondoko parkeari, frankismoaren kontrako emakumeen borrokaren sinbolo gisa. .

2022ko martxoaren 8ko egitarauan Benita jaio zeneko mendeurrenean omenaldia jasoko duela jakiteak biziki poztu nau. Agur eta ohore Benita.

Izan zirenen eta direnen omenez, Durangoko wikilariok emakume esanguratsuak bistaratzen jarraituko dugu, bide luzea dugu aurrean, baina gogotsu gaude.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 3,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados