Amaia Aroma Lejarretari omenaldia egingo diote datorren zapatuan, martxoaren 23an, Sestaon. ‘Eusko Lorak’ dantza taldearen 62. urteurreneko ospakizunen barruan, domina jasoko du Amaiak, Euskal Herriko kontzertu batean txistua jo zuen lehen emakume txistulari aitzindariak.
Zapatukoa ez da jasoko duen lehen omenaldia izango. Azken urteotan hainbat jaso ditu, bai Durangon, bai Bilbon zein Tuteran.
- 2015eko martxoaren 16an, Durangaldeko Txistulari Egunaren 60. urteurrenean omendu zuten txistulariek Durangon, hainbat urtez elkarrekin egindako ibilbidea eskertuz.
- “8. Deia Hemendik Saria” eman zioten 2015eko azaroaren 15ean.
- 2016ko martxoaren 8an, Emakume langileen egunean, Bilboko Indautxuko Eskolan omenaldia egin zioten bertako ikasleek lehen emakume txistularia izateagatik. “Munduko lehen emakume txistularia” esan zuten aurkezpenean.
- Tuterako Santa Ana jaietan, Peña Beterrik eta Mugarik Gabeko Tuntxuneroek omenaldi hunkigarria egin zioten, 2017ko uztailaren 25ean.
- Durangoko Andereak indarkeriaren aurkako talde feministak ere egin dio ekarpentxoa aintzindariari. Wikipedian da Amaia.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Amaia_Aroma_Lejarreta
https://es.wikipedia.org/wiki/Amaia_Aroma
Omenaldien sasoia bada ere, aurretik bide luzea jorratu du Amaiak. Gaztetan hasi zen Garbi Alaiak taldean txistua jotzen. Tronperri dantza taldean hainbat urtez jo ondoren, Kriskitin dantza taldeko ikuskizun askotan ere aritu zen txistulari. Dantza taldeetako jardunaz gain, Durangaldeko Txistulari Egunetako kontzertuetan, hainbat urtez jo du txistua. Txistu irakasle ere urteetan jardun du. Hainbat neska-mutilek ikasi du Durangon Amaiarekin txistua jotzen.
Zorionak Amaia. Pozgarria beste omenaldi bat jasoko duzula jakitea. Esanak esan, emakumeen lana eta partaidetza bistaratzea ez baita zeregin makala. Ea hurrengo omenaldia Durangoko dantza taldeetako partaideek egiten dizuten.

Zorionak Amaia eta eskerrik asko hainbat bider bidelagun izan zaitugulako. Merezitako omenaldia eta domina jasoko duzu Sestaon. Eskerrak “Eusko Lorak” taldeari eta zorionak 62. urteurrenean
Zorionak Amaia, Sestao jasoko duzun domina horregatik. Ea ba, Durangoko dantza taldeetakoek be omenaldiren bat egiten dizuten.