Banner en desktop Banner en moviles
Durango Euskaraldia
FP Zornotza
Maristak Durango
UNI Eibar Ermua

Ameriketako osaba

Etxetik irtetzerakoan jatorriz bolibiarrak, kolonbiarrak, errumaniarrak, eta afrikarrak diren gizakiak ikusten dira. Munduko 5 kontinenteetatik etorritako 66 nazionalitate desberdinetako seme-alabak. Erosketak egiten ikusten ditugu, eskolako geletan gure seme-alabekin ikasten, herriko festetan, euskara ikasten, lantokietan… Aniztasun handiko eskualdea bilakatu da gurea.

Gogora ekarri nahi dut, aurreko asteburuan ospaturiko Munduko Arrozak izeneko ekimena. Bertako eta kanpoko kultura desberdinetako pertsonak elkarrekin berbetan, bazkaltzen, dantzan, solasaldian eta barrez lehertzen. Aniztasunaren eta elkarbizitzaren eredu naturala, aberasgarria. Poz handia hartu nuen. Kontrako egoeraren lekukoa ere izan naiz aste honetan. Badakit ez dagoela ondo baina harreta handia jarri nion solasaldi bati. Dendari batek eta bezero batek izan zuten berriketaldiari. Andrazkoak esan zion dendariari, “nire gizona langabizian dago eta nire seme zaharrena etxean dut, 35 urterekin, ez du lanik aurkitzen. Uff, hau da sufrimendua!” Dendariak amorruz erantzun zion, “guk gosea pasatzen dugun bitartean, atzerritik etorritakoak lana egin barik hemen bizi dira. Gure herrira etorri dira lana kentzera“.

Horrelako berbak entzun ondoren pentsatu nuen, aurrerantzean, be, etorkinek izango dute gure egoera ekonomikoaren erru guztia. Astakeria galanta! baina baten batek astakeri hori ere pentsa dezake. Guk zer egin dugu, ba eta zer egingo genuke?  Nik umetan gogoratzen dut, Ameriketako osaba zegoela familia gehienetan. Ameriketara lan bila joandako senitartekoa. Etorkizun hobeagoa baten bila ere. Gabonetan eta herriko festetan bere jatorrizko herrira itzultzen zena. Han hemenka ibiltzen zena.

Pateretan hildakoen irudiak errez ahazten zaizkigu. Zer nolako egoera jasatzen dute adin txikikoek beraien familiatik hainbeste kilometroetara bizitzeko eta bide luze horretan bere bizia arrisku bizian jartzeko? Ez dut imajinatzen.

Kanarietako uharteetara hondoratutako pateran aurkitutako etokinen gorpuak hainbat aldiz ikusi dira telebistako irudietan. Hainbat hildako eta ehundaka zauritutakoak izan dira. Galtzeko ezer ez dutenen etsipena. Ingurua poliziez josita egon arren, etorkinek saiatzen jarrituko dute, behin eta berriz, bere helburua lortu arte. Euren herrialdeetan gosea dute eta bizia jokoan jartzera bultzatzen dituzte.

Milaka pertsona hiltzen dira urtean zehar estatu espainiarrara sartu nahian eta Gibraltarreko itsasertzea hilerri handi bat bilakatu da. Ordaintzen dutenek euren etorkizuna arriskuan jartzen dute, edota zeukaten diru urria galdu. Bizitza hobeagoaren ametsa amaitu egiten zaie. Urte gehiegi daramatzagu basakeri honetan murgilduta.

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados