Nire herriko amona maitagarria hark bizitza osoa zeraman bere senarraren alboan. 55 urte ezkonduta, lau seme-alabak, baserrian eta etxean lanean, bata bestearentzat eginak ziren. Zahartzoaren poderioz, burua galdu zuen eta bere senarra gaixoak maitasun handia ematen zion baina amonak ez zekien nor zen. Bere senarrarekin konpartitutako guztia ez zuen gogoratzen ezta bere hilobekin hainbat aldiz, jolastu, haserretu, barre egin eta bizi izandako oroitzapenak. Ufa, amona burua galtzen hasia zen, baina bizirik zegoen, bizi-bizirik.
Bizitza luzearen oroitzapenak gogoratu eta kontatu beharrean, dena ahaztu egiten da eta larogei urterekin umetxo bat izango balitz bezala portatzen da. Ene, ama! Larogei urterekin umetxo bat. Tristea da baina zer egingo diogu…ba…. aurre egin behar zaio. Maila sozial guztietako pertsonei, pobreei zein aberatsei eta anonimoei zein ospetsuei eragiten dien gaitza da.
Alzheimerraren gaixotasunari buruz ezer gutxi dakigu. Gure senitartekoren batek edota lagunaren amonak zein aitonak badu, ohartarazten gara zer nolako gaixotasuna den eta zer nolako ondorioak dituen.
Hona hemen, Pasqual Maragall, Kataluniako Generalitateko presidente ohia eta Bartzelonako alkate ohiaren kasua. Bere istorioetaz eta bera bezala gaur egun jasotzen duten milaka pertsonen istorioetaz egindako dokumentala prestatu du Carles Bosch zuzendari katalanak. Lan honetan Alzheimerraren aurkako borroka erakusten da. Bi urtez jarraitu ditu zuzendariak Maragall eta bere familia eguneroko bizitzan: neurologoarengana eginiko bisitak, familia-bizitza etxean eta Alzheimerra ikertzeko Pasqual Maragall Fundazioaren bilerak. Pasqual Maragall ospetsuaren bizitza, beste milaka pertsonena izango da.
Dokumentala ikusteko aukera izan dutenak hunkituta geratu dira. Sentikorra izateaz aparte, gaitz honen egoera errealak isladatzen ditu eta era berean, jendearengana hurbiltzea lortu du. Beraz eta ondorioz, ospetsua izateak bere garrantzia du. Jende guztiarengana hurbiltzeaz gain, gaitza dutenei eta baita ere senitarekoei elkartasuna adierazteko eta ikerketa sakona egiteko. Ia, belaunaldi bat edo bitan posiblea izango den gaixotasuna desagertuta izatea.
Nahiz eta gaitz honek denei eragin, pertsonai ospetsua izateak bere balioa du. Aprobetxa dezagun balio hori gaitza desagertarazteko beharrezkoa den ikerketa lanaren kostuari aurre egiteko eta ia behingoz, desagertzen den gure bizitzatik.