Badator Olentzaro, heltzear dugu. Zenbait
lekutan emaztea be jarri diote Mari Domingi.
Batzuk aurka, besteak alde. Nork asmatu?
Kontua da, Jesus jaio dela aditzen duenean
lasterka etorriko dela Olentzaro, abestiak
horrela dio behintzat. Orain ateo edo
sinesgabeek ???aditu duenean NEGUA
heldu dela??? kantatzen dute. Halan zein
holan, irrikan gure umeak eta nagusiok be
pozik.
Egia esan, gabonak ez dira lehen zirenak,
Jesusen jaiotzari baino kontsumo eta oporrei
erreparatzen diogu gehienok. Janari eta
jostailu bilketak be egiten dira behartsuei
karitatea egiteko baina hortik aurrera ezer
gutxi. Izan ere, gure gizartea aldatzen doan
heinean ateoak edo beste erlijioren baten
jarraitzaileak be gero eta ugariagoak dira gure
inguruan.
Dena den, neurri batean askatasuna dugu
erlijioa jarraitzeko, zein ateoak izateko.
Munduko 13 herrialdetan ostera, ateismoa
heriotzaz zigortzen da XXI. mende honetan.
Unión Internacional Humanista y
??tica (IHEU) erakundearen arabera
zenbait herrialdetan hain da garrantzitsua eta
beharrezkoa Ahalguztidun batengan sinestea,
ezen horrela izan ezik heriotza izan daitekeen
zigorra.
Sinesmenik ezaren edo ateismoaren
kontrako lege hain zorrotzak dituzten
herrialdeak honakoak dira: Afganistan, Saudi
Arabia, Iran, Maldivak, Somalia, Sudan,
Mauritania, Nigeria, Arabiar Emirerri Batuak,
Pakistan, Malasia, Qatar eta Yemen.
Saudi Arabian esate baterako lege berri
batek ateismoa terrorismoarekin parekatzen
du. Txostenaren arabera lege berriaren lehen
paragrafoan terroristatzat jotzen du:
???Llamar al pensamiento ateo en
cualquier forma, o poner en duda los
fundamentos de la religión
islámica???.
Malasiako Najib Razak Lehen Ministroa be
ez da atzean geratzen. Aurton Gobernu Buru
honek egin dituen diskurtsoetan adierazi du
???humanismoa, sekulartasuna eta
liberalismoa??? pentsamendu
desbideratuak direla eta mehatxua
Estatuarentzat berarentzat. Era berean adierazi
du malayarrek ez dutela
???desertatzeko??? eskubiderik, hots,
Herrialdeko erlijiotik aldentzeko aukerarik.
Egiptoko presidentea den, Abdel Fattah al-
Sisi ere gogor ari da ateismoaren aurka. Pasa
den ekainean Gazteria Ministerioak kanpaina
gogor bat egin zuen ???ateismoaren
arriskuez??? ohartarazteko, esanez federik
eza ???gizartearentzat mehatxua
zela???
Gurean zorionez, Elizak pribilejio batzuk
dituen arren, ez dago horrelako edo antzeko
zigorrik. Betoz ba Olentzaro eta Mari Domingi
eta igaro ditzagun gabonak bakean,
bakoitzaren iritzi, erlijio eta pentsaera
errespetatuz.