Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Balconing or fuenting

Balkoitik igerilekura botatzea aurtengo modako jolasa bihurtu da. “Balconing” deitzen da eta balear uharteetan bildu dira zaletasun handia duten gazteak. Atzerritarrak izan dira batik bat jolas arriskutsu honen zaleak, egunkarietako gertaeraren atalean irakurri dudanez. Gertaera tamalgarriak eta ulertuezinak batzuentzat eta besteentzat, drogaren eraginez sortutako egoerak eta ondorio latzak.

Interneten miatzen egon ondoren, youtuben jolas arriskutsu hau azaltzen duten bideo asko aurkitu ditut. Hau bai, jolasa erraza, oso erreza eta gainera, gazte ausarteei zuzenduta. Araurik ez dira bete behar eta edozein hoteletan egin daiteke. Berdin da, bi, hiru zein lau izarretako hotelean praktikatzea. Kontua da, balkoiak eta igerilekuak izan behar dituela.

Interneten jarritakoarekin jarraituz, hoteleko balkoira igo eta igerilekura salto egin beharra dago. Erreza da, bai, baina erreza bezain arriskutsua ere. Ala iñor ez da ohartu horretaz? Izan ere, eta jadanik, hamar pertsonek bizia galdu dute beren buruak balkoitik botata. Ez zaie bururatuko beste motatako jolasa? Ene, ama.

Balconing deitzen den modako jolasa ez da berria. Iruñako San Ferminetan ere, mota honetako praktikak ohikoak dira eta munduko bazter guztietatik  etorritako atzerritarrek gustokoa dute. Nabarreriako iturritik salto egiten dute eta ondorioak larriak izan dira. Kasu batzuetan zauri arinak jasatzen dituzte eta besteetan, hildakoak ere izan dira. Drogaren eraginez, alkohola barne, bizia galdu dutenak edo elbarritu geratu diren gazteak.

Baina, joko arriskutsu hauen errua drogek dute ala drogen erabilera okerra?

Gure gizartean, kanabisa, kokaina, heroina, alkohola eta sintesi drogak daude. Egia esan, azken hauek droga berriak dira eta kimikoki prestatuak. Legez kanpoko eta ezkutuko laborategietan substantzia desberdinak nahastuz lortzen dira modan dauden pirulak. Kasu gehinetan substantzia zalantzagarriak nahasten dira droga hori sortzeko eta ez da jakiten kontsumitu behar den horrek zehazki zer duen. Droga honen sorrera, jaiarekin lotuta dago eta erostea erreza izateaz gain, merkea ere bada. Euro gutxiren truke, marrazki desberdinetako pirulak daude.

Gure inguruko jaiak laster helduko dira eta edozein herriko festetan gertatzen den bezala, drogak begi bistan daude. Kontsumitu behar bada, hobe litzateke pirula horrek zehazki zer duen jakitea, norberaren inguruaren kalte fisiko, psikiko eta sozialak ez sortzeko.

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados