Astelehen goizean irakurri neban
emakumeon sexu gosea
???berpiztuteko??? pilula egin dabela
Estatu Batuetan, gitxi gora behera, gizonek
hartzen daben biagraren antzekoa. Bardintasun
kontuagatik izango ete da? Ez dakit nik ba…
???Zer altxau gura izango ete dabe
honeek???? pentsau neban, eta sexu
kontuetan eta beste gauza guztietan
bardintasunetik nahiko urrun gabizalako usteak
gidatuta esan neutson egunkariari ???hara,
hona hemen legearen baimenagaz sartu gura
deuskuen Burundanga???.
Bromak aparte itzita, onartu daigun sexua
gazte eta helduen jolasik
dibertigarrienetakoa izateaz ganera, dobakoa
dala, kondoi, antisorgailu, krema, jostailu eta
abarretan gastetan dan dirua kontuan hartzen
badogu. Ez, doban ez dago ezer mundu
honetan . Sexua ere ez, DERRIGORREZKO
gitxieneko gastua kondoietarako dalako.
Argi dago hori, ez?
Pilula urdina egin eben ???nahi eta
ezin??? ebiltzanei laguntzeko, eta
orain arrosa salduko deuskue adinagaz
etorriko jakun menopausia bedeinkatuan
apaltzen dan sexu gosea pizteko eta jaiak
amaierarik izan ez daian. Jesus, Maria ta Jose!
Pentsau dozue zer pasau leitekeen
nerbioakaz emakumeak urdina eta
gizonezkoak arrosa hartuko balebe? Hor ibiliko
litzateke bata okel guztiak gora eta bestea…
bestea ezin dot irudikatu. Beno, holan izango
litzateke bikotea sexu ezbardinekoek osatzen
dabenean. Biak emakumezkoak diranean pilula
potea konpartitu ahalko dabe.
Addyi izena jarriko deutsie botikari Estatu
Batuetan eta, antza, emakumeen burmuinean
eragingo dau, dopamina eta norepinefrina igo
eta seratonina bajatu. Horrek guztiak zer esan
gura dauan? Ba, hasiera batean depresino
egoerei aurre egiteko ikertzen egozala, botika
horreek emakumeei sexu gosea pizten eutsiela
konturatu zirala. Eureka! Esango eban orduan
baten batek.
Barriro be brometan hasi naz eta sexu
kontu guztiei jartzen deutsegun
komikotasuna aparte itzi gurako neuke
pilula honek neuri sortu jatan zalantza
dantza azaltzeko, ez daukadalako oso klaru
emakumearen grina botika bidez
berpiztuteko nahi horrek emakumeei bizitza
alaitzeko baino, gizonezkoei gauzak errazago
egiteko ez ete dan pentsetan hasi nazalako.
Han eta hemen adierazoten dot nik
bardintasunaren aldekoa nazala, eta benetako
bardintasuna aldarrikatzen dodala, hau da,
emakumeok egon gaitezala gizonen pare, hori
gura badogu; eta gizonek bere aukera izan
dagiela tradizinoan emakumeon bete doguzan
funtzinoetan, hori gura badabe. Baina, jakina,
biologia biologia da eta eskubide eta
betebeharren bardintasuna defendatzen
dodan modu berean, ezin dot
ukatu naturak ezbardin egin gaituela.
Sexuan ezbardinak gara eta ehunka
urtetako errepresinoari erreparau barik be,
gizonezkoak erantzun automatikoagoa eta
fisikoagoa dabe estimuluen aurrean baina
guk,emakumeok, beste zeozer behar dogu,
gure sexualitatea ez da genitaleetara,ez eta
sartu-atera mugimenduetara mugatzen.
Geldoagoak izan gaitekez batzuetan, baina
luzeagoak bere bai, eta sexu kontuak maitasun
sentimendutik aspaldi ezbardintzen ikasi
genduan arren ???je ne se
qua??? edo ???ez dakit zer???
hori behar dogu sexuan martxan jartzeko.
Hau guztia ez ete da gizonezkoen mundu
honetan apur batzuen poltsikoak betetzeko eta
emakumeak beste produktu artifizial baten
mende jartzeko? Honen guztiaren
onura,etekina eta mozkina norentzat izango
ete da?
Gauza bat autortu behar deutsut, nik
gauza hau ez daukadalako oso argi, eta
momentuz behintzat ez dot pilularik hartuko.
Beherakada nabaritzen hasten nazenean neure
barrura begiratu eta neure burua maitatzeko
eta gozatzeko ahalegina egingo dot. Orain arte
ez dot hori baino pizgarri indartsuagorik topau.