Nerabeak ginela, gurasoek bizar zuria zuen abade izandako batengana bidaltzen gintuzten latina ikastera. Azterketa garaia heldu aurretik, nire gustokoak ez ziren ikasgaiak ikasi behar nituen, gero udan jairik jai ibiltzeko. Latina eta grekoa ziren. Ez zitzaizkidan bat ere gustatzen. Laguntza behar nuen eta nire gurasoek ezagutzen zuten abade izandako batengana eraman ninduten. Jose Luis zen.
Jose Luis gizajoak abade izateari hutsi zion eta latina eta grekoa ematen zituen. Harekin hizkuntza hobetzeaz gain, azterketak gainditu nituen. Latinez rosa, rosae deklinabideak oso ondo ikasi nituen. Baina sekula ahaztuko ez dudan zerbait ederto erakutsi zigun, betirako ikasi ere. Beti esaten zigun, pobreari, kale gorrian bizi denari, laguntza behar duenari lagundu behar zaiola. Berak ez zuen hori predikatzen berak hori aurrera eramaten zuen hil egin arte. Kale gorrian bizi zenari etxea uzten zion lo egiteko eta gosea zuenari janaria eman. Bihotz oneko pertsona zen.
Gauza gutxirekin konformatzen zen. Durangoko alde zaharreko etxe zahar batean bizi zen. Bere gelan tamaina handiko liburuak, antzinakoak zituen. Denak ahutsez beteta eta inoiz ahaztuko ez dudan piano bat ere. Pianojole trebea zen. Berak grekoko klaseak ematen zituen diru apur bat irabazteko. Iraultzailea izateagatik, abadetzan agintzen zutenek sermoiak ez zituela emango erabaki zuten eta ondorioz, diru apurra irabazteko, latinezko eta grekoko klaseak eman behar zituen. Klaseak ordaintzerakoan, ez zigun ezer eskatzen, ahal genuena ematea esaten zigun. Ados nengoen, gauzarik zuzenena da baina???. Imajinatu, lan barik dagoen bati klaseak doan ematea??? Ni handitan horrelakoa izango nintzela eta beste herrialdeetara laguntza ematera joango nintzela esaten nien gurasoei. Urteak aurrera joan dira eta nire hitza ez dut bete, saiakerarik ere ez dut egin. Baina bai nire lagun batek, Arratek.
Sei hilabetez Kolonbian egon zen eskola batean. Bere ikasleak adin txikikoak ziren eta berbetan eta idazten irakasten zien. Pobrezia, indarkeria, bortxaketak??? denetarik ikusi zituen eta salatu ere. Beste mundu bat da hura.
Uda igarotzera, hona itzuli da eta erosketak egitera lagundu diot. Soineko bat besterik ez du eta. Soineko polit bat erosi du, dendako erakargarriena, eta zuzenean armairuan zintzilikatzera joan da. Nire etxera etorri da kafe bat hartzera eta nire gelan dudan armairua zabaldu dut. Han bertan, hiru soineko koloretsu eta alkondara bat neuzkan zintzilik, zimur-zimurrak, inoiz jantzi gabeak. Nire lagunak esan dit, baina nola da posible jantzi erabiligabez izatea armairua? Han bertan, Kolonbian nirekin batera lan egiten zuten neskek horrelakoak izanez gero, ai ene!