Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Bonbaketa eta durangarrak

Badira 78 urte faxisten bonbek gure herria
txikitu zutena. Badira 78 urte krudelkeria
neurrigabea durangar guztien kontra gauzatu
zena: ehundaka hildako, ehundaka zauritu,
ehundaka biktima eta herria birrinduta.

Urteak joan, urteak etorri, azken 30
urteetan martxoaren 31ero krimen lazgarri hori
gogoan izateko, eta biktima guztiei
nolabaiteko atxikipena erakusteko, herritarrak
Elizpean ekitaldi xume batean elkartu egiten
gara. Aurten ere elkartuko gara, betiko legez,
arratsaldeko 8etan.

Baina kontua da badela ordua orain arte
gertaera lazgarri hau gogorarazteko egin
dugunaz hausnarketa egin dezagun. Zer
eskaintzen dio Durangoko herriak bere
historian zehar ezagututako egunik gogorrenari
eta gupidagabeenari? Zelan du oroimenean
Durangok egun gorri hori urtean zehar? 1.
Brontzezko plaka bat Elizpean. 2. Gerran
hildako guztiak ustez omentzen duen
monolitodun Kapilla kristaua hilerrian.

Inork uste al du Europako edozein herritan
horrela gogoan hartuko luketela halako egun
hori? Bizkaiko herri bonbardatuetara
hurreratzea baino ez dugu. Baina Durango eta
durangarrak diferenteak gara: ahanztura da
gure leloa. Ahaztu eginez gero, hobe; zauriak
horrela osatzen ei dira. Ahanztura da ukendurik
estimagarriena. Inoiz kanpotarrak gugana
hurreratuta eta Durangok zelan oroitzen duen
bonbardaketa erakutsi behar izan diogunean,
lotsak hartu gaitu Elizpeko brontzezko plakaren
aurrean.

Baina zer eta zelan egin martxoak 31ko
bonbardaketa eta faxismoaren gordinkeria
guztia ikusarazteko? Ez dugu urrun joan behar,
badugu eta auzokoek egin dutenean adibide
argia:

 

  • bonbardaketaren inguruan durangarrok
    ditugun eskubideak ezagutu
  • lekukotzak bildu (biltzen jarraitu)
  • bonbardaketaren kalteak zehaztu
  • bonbardaketaren inguruan ikertu (ikertzen
    jarraitu)
  • bonbardaketaren gunea egin
  • bonbardaketaren erantzuleei
    erantzukizunak eskatu (Italiako eta Espainiako
    Armadak)
  • bonbardaketaren kalteak eskatu
  • gure agintariei eta herri-erakundeei ildo
    honetan lan egin dezaten eskatu

 

Bonbardaketaren 75. urteurrenean
Durangoko Udalbatzarrak zera onartu zuen
hitzez hitz Premiatzen ditugu Espainiako eta
Italiako Gobernuak, Durangok 1937ko
udaberrian jasandako bonbaketen egileek izan
zirelako, kondena dezaten herritarren eta
ondasunen aurka eginiko delitu
basatiak… Durangoko Udalbatzarrak bere
gain hartzen du eskari hau Espainiako eta
Italiako Gobernuei helarazteko.

Zertan da kontu hau? Zer egin da? Badugu
erantzunik? Erantzunik ezean zer bide jarraitu
beharko genuke? Zertan ari dira gure
agintariak eta ordezkariak?

Durango 1936 kultur
elkartea

Artículos: 1
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados