Emakumeen aurkako indarkeria giza
eskubideen urraketa onartezina da eta,
seguru asko, emakumeok bizitzaren
hainbat esparrutan pairatzen dugun
diskriminazioaren adierazpenik larriena.
Emakumeen aurkako indarkeria eta
diskriminazioa egiturazkoa ez ezik,
dimentsio anitzekoa ere bada, eta
horrekin guztiarekin amaitzeko
ezinbestekoa da erakunde publikoek zein
gizarteak, bere osotasunean, gaiarekiko
konpromiso garbia hartzea.
Bizitzan zehar hainbat emakume eta
neskatok jasaten duten indarkeria mota
bat bortxaketa dugu. Izan ere ez dago
egunik gai honen inguruko berri latz eta
gogorrik entzuten ez dugunik. Urrunago
joan barik, asteon, zein baino zein
gogorragoa iruditu zaidan hiru
bortxaketaren berri izan dut.
Indian emakume batek bere buruaz
beste egin du, immolatu egin da, bere
bortxatzaileari ezarritako zigorraren berri
jakin ostean. Hain zuzen, emakumeak
umilaziotzat jo du zigorra ???oinetan
muin emanez??? barkamena eskatzea
zela jakitean. Ez da gutxiagorako,
gazteleraz esango genukeen bezala
???no me toques los pies???.
Bortxatu eta gainera muin eman?
Huescan berriz, 12 urteko neskato
bat bortxatu zuen 20 urteko gizon
gaztearentzat 10 urteko espetxe zigorra
eskatzen izan du fiskalak baina, asteon
egindako epaiketan 2 urtera murriztu
diote zigorra. Mutilaren defentsaren
argudioa zera izan zen, mutilak ez zekiela
neskatoaren adina. Eta jakin balu, zer?
Zoritxarrez, kanpoan ez eze gure
herrian ere gertatu da jazoera
tamalgarria. Durangon, gure etxetik hurbil,
8 urteko neskato bat bortxatu omen du
bere aitaordeak orain dela zenbait egun.
Balizko bortxatzailea Basauriko espetxean
aurkitzen da. Eta neskatoa? Nola
aurkitzen ote da? Pentsatze hutsak ere
hotzikara, inpotentzia eta amorrua
sortzen dizkit.
Auzoan bolo-
bolo dabilen arren, egunkarietan-eta ez
da berri hau azaldu. Zergatik ote? Eta
balizko bortxatzaile hori espetxetik irteten
denean, zer? Horra hor erantzunik ez
dudan baina ikara eragiten didaten
itaunak.
Bai, ikaragarria da pentsatzea zenbat aldiz gertatzen diren horrelakoak, eta lotsak edo beldurrak eraginda, ez dira salatzen. Eta salatzen direnean, zigorrak ez dira beti behar bezain gogorrak izaten. Askotan esaten dugun bezala, heziketa ezinbestekoa da, eta komunitatearen parte hartzea ere bai.
Bai, ikaragarria da pentsatzea zenbat aldiz gertatzen diren horrelakoak, eta lotsak edo beldurrak eraginda, ez dira salatzen. Eta salatzen direnean, zigorrak ez dira beti behar bezain gogorrak izaten. Askotan esaten dugun bezala, heziketa ezinbestekoa da, eta komunitatearen parte hartzea ere bai.