Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Carpe Diem

Gaur eta orain. Momentua bizitzen dute, eta gero berandu da. Nerabeak holakoak dira, eta izan gara, nahiz eta eurekaz lan egiten dabenak askotan ahaztu egiten daben. Ahazten danean, gure lana, eskoletan, aisialdi taldeetan zein gazteontzako zerbitzuetan zailagoa izango da, eta askotan ez dau baliorik izango.

Ez gagoz ezer asmatzen, publizistak nerabeen mundua aspalditik ezagutzen dabe, horregatik publiko oso ona da produktuak saltzeko, erantzunak eta emaitzak arin ematen dauena, modak jarraitzeko eta laster baztertzeko ahalmena dabelako, eta horrek esfortzu berezi bat eskatzen dauan arren, uzta jasoko dogu esker onekoak diralako.

Nerabeak hezitzea helburutzat dogunok, hezkuntza formalean, informal, zein aisialdian lan egiten dogunok, hau aprobetxatu behar dogu, produktu saltzaileek egiten daben bezala. Egia da, ez dogula diru gehiagorik irabaziko, baina gazte hori izango da bere motxilan ahalmen, interes eta jakintza gehiago eroango dauana. Gure kartak ondo jokatzen badoguz, ezagutu ere egiten ez dauan geroan, etorkizunean, nerabea pertsona osoa, aberatsa baloreetan eta hobeagoa izango da.

Hitz batzuk erabiltzen hasi beharko gara gure helburua, hezitzea, modu egokiago baten egiteko: Marka, erakargarritasuna eta askatasuna. Honen adibide bat emango dot arin ulertzeko; Lego League dalakoa.

Helburuak argi eta begibistan dagoz baina aurkezteko modua da hemen aldatu dana. Edozein ikastetxetan egiten diran gauza berberak egiten dabez, zientzia proiektuak, webguneak sortu, herriaren hobekuntzarako proposamenak egin eta gainera eskolatik bideratuta dago. Baina, Lego da bere izena, hau ez da kasualitatea, Marka bat da. Askatasunez erabaki dabe proiektuan parte hartzea, eta gainera lehiaketa da. Hiru faktore hauek, marka, askatasuna eta lehia, erakargarritasuna sortzen dabe nerabearentzat. Ez dago beste sekreturik.

Orain pentsatuko dugu euskarazko klase baten. Aurreko eguneko etxeko lanak zuzentzera goaz, zuzentzen doguz betiko moduan, edo mihiluze itxura ematen deutsagu zuzenketari? Taldeak (markak) egiten ditugu klasean eta puntuak eman (Harry Potterren Howartsen egiten daben moduan) edo banan banan modu monotonoan irakurtzen goaz eta txarto egin dauenari zuzentzen? Zertarako egingo dau nerabe batek esfortzu handiagoa, bere lagunekin osatzen dauan taldeak puntu bat irabazteko ala irakaslearen zuzenketa ez entzuteko? Saririk ez da behar gehienetan: irabaztea da helburua eta bardin da zer irabazteko. Eta galtzen dabenak? Beti irabazten ez dala ere ikasi behar da, gainera oraina bizitzen gagoz, bihar ez gara gogoratuko, ez ahaztu nerabeak garela.

Abisua! Gaur??? mihiluze??? eta ???pasapalabra??? (markak ere) formatuak balio dabe: Ez saiatu ???cifras y letras??? egiten, efektoa kontrakoa izango da. Hori zaharra da, out dago, offline. Abesti bat erabili gura badogu ???Gaztea???ko zerrendan erabilgarria dana topatu, ez hartu 2010eko abestirik, beraientzat seguru abeslaria hilda dagoela edo jubilatua. Euren denboraren kontzientzia desberdina da. Atzo nerabe batek esan eustan: ???Gu etortzen ginanean hona ez ziran egoten grafitti hauek!??? Azkenengo aldiz Zelaietan egon zenetik hamar urte pasatuko balira bezala esan eustan. Baina ???Gu etorten ginenean??? horren atzean, bi hilabete dagoz. Bi hilabete Gauerora etorteko nagusi egin ginenetik, eta bi hilabete konturatzeko hain nagusiak ez garela hona bueltatzeko.

Izan ere, bizitzeko modu horretan nerabeek gauzak askotan arinegi bizitzeko nahia dabe. Gure esku dago erabiltzen doguzan markak egokiak izatea adinarako, lehiaketak modu justuan antolatzea, erakartzeko erabiltzen doguzan taktikak poligono bateko diskotekenak ez izatea, eta askatasunari beti limiteak jartzea. Hemen gurasoen laguntza ezinbestekoa da, oso gutxi daukagu egiteko nerabeentzako aisialdi programa batetik, euren gurasoak 12 urterekin beste herri batzuetako taberna eta txosnatara joateko aukera ematen badeutsie. Oso gutxi egin ahal dau Disney Channelek, 10 urteko umeen gurasoak MTVko Gandia Shore ikusteko baimena ematen badeutsie. Askatasuna bai, baina limiteak ere, errepide baten bezala, nik nire kotxean gura dodan lekura joango naz, baina edan barik, eta karteletan agertzen den abiaduran. Arinegi joatea arriskutsua da, eta hemen nerabeak kotxeak dira, guk jartzen dogu errepidea eta kartelak, baina azken erabakia errepidean erabiltzeko arauen inguruan gobernuak dauka, eta gobernua familiak dira.

Dena den, gurasoak laguntzen ez dabenean ere, lortzen badogu gazteak, klasera, gaztetxokora, extraeskolarretara??? gustura joatea, hezitzearena askoz errazagoa izango da. Hori uste dot nik behintzat.

Técnico de la Oficina de Información Juvenil de Amorebieta.

Artículos: 13
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados