Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Mallabiko Udala
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi

Debekuen sasoia

Ez da hain aspaldi, tabakoaren debekuaz hitz egin dela. Luze eta zabal aritu dira komunikabideak, erretzaileak , erretzaileak ez direnak eta oker ez banabil, uste dut denek hitz egin dutela. Ez da inor geratu erretzeko debeku honetaz berba egin barik. Ospitaleetako ateetan zigarroa debekatzearen absurduaz,  birikak zainduko dituztela, bai, baina izerdi eta puzkar usainaren nahasketaz ere zenbat aldiz hitz egin den, erretzaileentzat tabernetatik kanpo jarritako toki berezi horietan. Tabakoaren usainari esker, gorputzak botatzen dituen aroma desberdinak usaintzeko zailtasunak izan dira baina orain… Egia esan, tabakoaren legeak bere aldeko gauzak ere izango ditu. Batek daki!

Gaur ere beste debeku batekin natorkizuet. Egia esan, gaur egun goizero jaikitakoan bada bezperan legezkoa ez den zeozer. Martxoaren 7tik aurrera ezin da 110etik gora egin errepidean. Ez al da gehiegikeria?

Eman dituzten argudioak aztertuz gero, tira, arrazoia izan dezakete. Ni, berriz, guztia debekatzeko joera horrekin betere konforme ez nagoenez, zirkulazioko isunen bitartez aberastea delakoan nago. Hainbeste aurreztuko bada, zergatik ez dute fabrikatzen 110etik gora egitea ezinezkoa zaizkien autoak? Ez dakit…gogoratzen ditut, nire aitaren seiszientosa, seat 127 edota garai bateko kuatrolatasak.  Zergatik ez dituzte iraganako autoak berreskuratzen?

Horretaz ere zenbat berba egin den. Orain bururatu zait, joandako asteburuan auto klasikoen erakusketa batean gizon batek esan zidana. Durangon izan zen hitzordua eta han zegoen gizon baten Renault 4 autoa. Ahal zuen guztia gozatzen zuen  bere auto maitearekin. Autobian sartuta, 110tik ahal zuela hartu baina gutxitan. Eskualdetik ibilbidea antolatu zenez ibilbide hori egitera animatu zen eta esan zidan, 632 errepidetik zihoan bitartean, halako batean moto erraldoi batek aurreratu zuela eta  handik bi segundotara begi bistatik desagertu zela. Harrituta zegoen, debekuak duen indarrarekin. Abiadurak ematen duen plazerraz gozatzen ibiliko zen agian, baina gozamenak minutu gutxi iraun dezake, abiadura handia kontrolatzeko jarritako tokietatik pasatuz gero eta argazkiak ateratzen diren momentuan entzuten den flash horrek harrapatuz gero, nolako isuna jasoko duen motor erraldoia duen gizajoak.

Egia esan, azken hilabeteetan indarrean jarritako debekuak muturreraino eramaten dira. Jo…Hemendik aurrera eta horrela jarraituz gero, udarako beste debekuren bat asmatuko dute .Agian eta krisi ekonomikoaren ondorioz beste neurri  harrigarri bat izango da gure eskuartean. Ez dakit zer…baina ez dut pistarik emango. Badaezpada!

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados