Mendi izena duen supermerkatu bat
zabaldu dute oraintsu Durangon eta bertako
ordutegiak harritu egiten nau. Urtebarri zein
Erregen, jaiegun zein domeka, iluntze
berandura arte zabalik izaten ditu ateak
aipatutako supermerkatuak.
Egia esan ez dakit salbuespenen bat
dagoen gure herriko araudian honelako dendek
ordutegi askatasuna izateko, dena den,
deigarria egiten zait eta joan den urrian
Durangoko Udalean ordutegi liberalizazioaren
aurkako plataformak (ECA-OCUV eta EKE;
Euskaldendak, Bizkaidendak Dendartean, eta
ELA, CC OO, UGT eta LAB) aurkeztu zuen
mozioa datorkit burura.
Plataformako zenbait sindikatu eta
eragilek ordutegi liberalizazioaz diotenarekin
zeharo bat nator. Irekiera liberalizatuta
kontsumoa ez da gehitzen. Inork ez du gehiago
erosten ordutegi luzeagoa izateagatik,
beharrizanen eta poltsikoen ahalmenaren
arabera erosten dugu. Erosketa jaiegunetan
eginez gero, biharamunean ez dugu zertan
erosi, hau da, jarduera ekonomikoa ez da
gehitzen.
Enplegua sortzen delako argudioa ere ez
da sinesgarria, zeren eta saltoki handietan
sorten diren enpleguak denda txikien
enpleguaren lepotik izaten dira, halanda ze,
orotara enplegu kopurua gutxitu egiten da
maiz, baita enpleguen kalitatea ere, sarritan
saltoki handiek eskaintzen duten enplegua
lanaldi partzialekoa eta prekarioa izaten baita.
Kontsumitzaileen eskubideak ere aipatzen
dituzten liberalizazioaren alde daudenek, hau
da, domeketan erosteko eskubidea. Hori baino
aurreragoko eskubideak egon badaude: lan
duina izateko eskubidea, atsedena hartzeko
eskubidea edota lana eta familia-bizitza
kontziliatzeko eskubidea.
Nago ordutegiak baino diru kopuruak
eragin handiagoa duela erosketetan. Jakina,
zenbat eta langabezia handiagoa, orduan eta
erosteko diru gutxiago, edota, zenbat eta
soldata murritzagoak hainbat eta erosteko
ahalmen eskasagoa.Beraz, domeka eta jai
egunetan supermerkatuak gauera arte zabalik:
Zergatik? Zertarako?
Norentzat?
Hala da bai. Kontsumitzaile batzuek ulertu beharko lukete langileak ere badirela, eta beraiek bezala, beste langileek ere bizitza bat dutela eta gozatu nahi dutela.
Hala da bai. Kontsumitzaile batzuek ulertu beharko lukete langileak ere badirela, eta beraiek bezala, beste langileek ere bizitza bat dutela eta gozatu nahi dutela.
Arrazoi osoa;ordutegi amaigabe horiekin gainontzekoen lan baldintzak kaltetu baino ez dituzte egiten eta denda txikiak itotzen.
Arrazoi osoa;ordutegi amaigabe horiekin gainontzekoen lan baldintzak kaltetu baino ez dituzte egiten eta denda txikiak itotzen.