Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Dibortziatu zaitez, atoan!

?????? edo bialdu eizu gizona
pikutara??? esango neuskio lagunari,
senarrak edozertarako baimenik emoten ez
deutsola esango baleust. Beno, hori esango
geunke hemen, baina, zer gomendatuko
deutsogu Niloufar Ardalaneri, Irango emakume
futbolaririk onena ei danari, senarrak Malasian
jokatuko dan partidan parte hartzeko baimena
emon ez eta pasaportea eta guzti kendu
deutsola jakitean?

Iranen gertatu da, bai, baina neuk be
ezagutu dodaz senarrek edo nobioek
???mustur okerra jartzen
deutselako??? etxean geratu eta
lagunakaz urten barik geratu diranak.

Gogoan dot, neure gazte denboretan, nire
lehen kazetaritza beharrak egiten nenbilela,
gure herriko orduko emakume heldu batzuk
???Promoción de la mujer???
erakundearen lokaletan batzen zirala,
oinarrizko ezagutzak ikasteko, sakontze
ikasketak egiteko edo senarra eta umeak
zaintzetik aparte ezer gitxi eskaintzen ez eban
etxe zulotik urteteko.

Orduan bere -eta urte batzuk igaro diran
arren, ez dira horrenbeste- ez ziran gitxi,
emakumeak beren burua  hobeto
ezagutzeko eta etxetik kanpo mundu oso bat
zain eukiela deskubritzeko antolatu ziran
alkateei begi okerrakaz  begiratzen
eutsen gizonak. Nik neuk burlak entzun dodaz
???promoción??? izenaren
inguruan bere. ???Promoción hori,
zer ete da promozinoa, emakumeak ondo
promozionatuta dagoz umeak eskolara eta
gizona lanera doazen bitartean, gura dabena
egiten dabelako???.

Ezetz? Nik baten baino gehiagotan entzun
nebazan halakoak etxetik hurbil eta kalean.

Horreek gauzak aspaldikoak dirala esango
deust baten batek, eta arrazoi osoa emon
behar deutsot. Baina, seguru gagoz guztiz
desagertuta dagozala? Ez ete da oraindik bide
luzea egin behar? Gizon batek bere emaztea
edo bikotea hiltzeraino jipoitu dauan guztietan
konturatzen gara  horretaz. Eta, danok
dakizuen moduan, horreek be ez dira oraindik
amaitu…

Irango neskari bere burua askatzea esango
neuskio, pertsona osoa dala gogoratuko
neuskio, gizaki osoa izateko ez dauala senarrik
behar, eta inork ez daukala bera
menderatzeko, derrigortzeko edo ezer
ukatzeko eskubiderik. Bere buruaren jabe
bakarra bera dela esango neuskio.

Baina, zoritxarrez, Irango neskari ezin
deutsot halakorik ezan, baina bai gure
inguruko neskei (eta mutilei bere bai, jakina).
Lagun artean, maitasun edo sexu kontuetan
inortxok ezin zaitu  ezertara derrigortu
ezta  ezer debekatu bere. Debekua edo
derrigorra izaten da hurkoa menderatzeko eta
zapaltzeko emoten dan lehen urratsa, eta
horixe da, hain zuzen, indarkeriarik
ankerrenaren abiapuntua.

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados