Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Elorrio ez da Vancouver

“Mundu guztia da arrotza ene herrian” zioen Ruper Ordorikak orain baino patilla luzeagoak zituela, baina, orain ere, horixe bera pentsatuko du batek baino gehiagok. Hala, berriki, Vancouverren (Kanada) izandako lagun batek ziostan han inor ez dela bertakoa, han ez diola inori inporta nongoa zaren.

Euskal hiztun askok, berriz, gaitza dugu edozein elkarrizketan euskalki igarle sena pizteko eta ondokoaren azentua “azpeitiarra…, ez! azkoitiarra…” joko-mokoan burutzen dugu identifikazio pausoa. Hurbiltasuna, erreferentzia garbiak eta ezagunak maite ditugun seinale, agian. Horrela biziko ginateke, gure lorontzi ederrean urte luzez. Aitzitik, asko konplikatu dira harremanak munduan, eta galdu antzean senti gintezke askoren azentuaren kokapen zehatza harrapatu ezinik. Vancouver uste baino hurbilago ote dugu, bada?

Non gauden, nor dugun hurbil, nor auzoan, bezalako galderek erantzun argi eta baikorrak emanez gero, gauden tokia ulertzeko lagungarriak izango dira: hala harreman sare zabala izatea, nola herriko dinamikan parte hartzea handitzea… Etxean bezala sentiarazteko adierazleak dira. Horrela adierazi dute 2017an zehar Elorriora etorri berriek –guztiak hain berriak ez badira ere–: sarea amiñi bat zabalagoa balitz, hobeto.

Azentu berriak lehenago ere etorri ziren Elorriora, eta ikasi genuen non zegoen El Moral, eta “bolilloak” zer ziren eta urteekin, –urte guztiak borobilak izan ez baziren ere– sare estu haiek zabalduz joan ziren eta gaur da eguna ez dagoela azentu jokoan egiterik, belaunaldi berriek bertako egiten dute, bertoko dira. Izan ere, identitate ondo errotua ez baita galtzen, antzaldatzen baizik, zorionez.

Elorrioko udala IPES Fundazioaren eskutik 2017ko abenduaren 15ean Arriolan aurkeztuko du urtean zehar garatu duen ANIZTASUN diagnostikoa, herrian bizi diren etorri berrien bizipenak Elorriotik mundura, mundutik Elorriora dokumentalean jaso eta kultur aniztasunaren espaloian topatzen diren koskak identifikatu eta zelai zabalagoak non diren irudikatzeko balioko diguna.

Elorrioko Udaleko Euskara, Hezkuntza eta Gizarte arloko zinegotzia

Artículos: 1
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados