Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Mallabiko Udala
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi

Energiaren kimu berdeak

Iristear dago udaberria. Tenperatura epelagoa, egun luzeagoak. Udaberrian ez da berogailua ipintzen, ez da argia hainbeste pizten. Udaberrian energia kontsumoa baretu egiten da, eta energia berriztagarri batzuen produkzioa nabarmendu: udaberriko haizeak astintzen duen energia eolikoarena, eguzkiak berotzen dituen eguzki panelena, etab. Udaberriaren atarian energia produzitzen duten hiru enpresa handiren albisteak ditut buruan burrunbaka: energiaren kimuak, baina berdeak ote dira?
 
Iberdrola. Ez dut ukatuko, Iberdrolako presidente Sanchez-Galanen adierazpenek itxaropena berpiztu didatela. Hausnarketa ???berdea??? egin zuen orain egun batzuk: ???Energia gero eta urriagoa da eta jendea jabetu behar da gero eta garestiagoa izango dela???, esan zuen. Hara! Elkartasunaren eta errespetuaren bidetik ez bada ere, kontzientziazioa iritsi, iritsiko da, poltsikoaren bidetik bada ere.
 
Repsol. Galanek hurrengo esaldia gaineratu zuen: ???Nekez aurreztuko dugu, zerbaitek ezer kostatzen ez duenaren sentsazioa badugu???. Eta niri tontolapiko aurpegia geratu zitzaidan, hain zuzen, Iberdrola sermoietan dabilen bitartean, Repsolek kontzientziazio lanetan aurrea hartu diola jakin nuelako: igaro den astean Arabako zenbait herritako bizilagunek salatu zuten, gasaren ordainagiria larregi igo zitzaiela. Arazo berdina pairatu dute durangaldetik gertuago dagoen Elgetako herritarrek.

Kontua da, ekuazioa egin ostean geratzen zaigun emaitza borobila dela, eta emaitza hori ekologismoarentzat kimu berdea dela: energia kontsumoa murriztuko da (energia garestiagoa bada, herritarrak ordainduko du garestitzea eta ondorioz, energia kontsumoa murriztea izango du konponbide bakarra). Errespetuaren bidetik ez bada, poltsikoaren bidetik datorrena, baina kimu berde energetikoa.

Petronor. Bitartean, Iberdrola eta Repsolen jokabidea ikusi ostean, Petronorrek ere bota du berea:  orain egun batzuk zera iragarri zuen, Athleticek Europako Txapeldunen Liga irabaziko balu sari berezia ordainduko lukeela. Horixe marketina! Nik ere zutabe honetan konpetentzia egingo diot Petronorri eta hurrengoa diñotsuet: Athleticek Espainiako Liga irabaziko balu biluzik bainatuko naiz Ezkurdiko iturrian! Eta datorren urteko Txapeldunen Liga irabaztekotan oinutsik joango naiz Mañaritik Urkiolara, asto bat bizkarrean hartuta.    

 

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados