Abian da kantulagun proiektua Durangon. Irailaren 27an kalerik kale ibiliko dira hainbat kantuzale. Hitzordua 13:00etan. Ekimen interesgarria euskaraz abestea eta taldean aritzea gogoko dutenentzat.
Seguru asko aurrekoetan lez EPERRA abestia antolatzaileen zerrendan egongo da. Izan be, abesti hau inkunableen artean lehen postuan dago aspalditik.
Eperra euskal abesti herrikoia da. Bere jatorria Zuberoan du. 1979an grabatu zuen abesti hau lehenengoz Niko Etxartek Madrilen, izen bereko diskoan. Gerora, Anje Duhaldek Akelarre taldearekin abestu zuen eta hori da Hegoaldean hain ezagun den bertsioa. Horren ondotik berrogei bertsio inguru izan ditu abestiak, guztiak musikatuak.
Egia esan askoren gustukoa da abesti hau. Neuk ere behin baino gehiagotan kantatu dut, harik eta nire lagun batek zer abesten nuen ote nekien galdetu zidan arte. Aitortu behar dut Zuberera ez dudala oso ondo menperatzen eta zer esaten nuen ez nintzela ondo jabetzen. Harrezkero hasi nintzen konturatzen, eperra hitzaren atzean dagoen metaforaz.
Duda barik, abesti honen letra aspaldikoa da, birjinitatea emakume batek gorde behar zuen altxorrik preziatuena zenekoa. Gaur ordea beste garai baten bizi gara, zorionez birjinitateak baino parekidetasunak balio handiagoa du gutariko askorentzat.
Halandaze, nire lagunak erradikala naizela esango didan arren, ez dut letra hau abesteko indarrik ez gogorik, nahiz eta musika ederra duen abestia iruditu. Halan zein holan, Plateru eta enparauekin kantuan ibiltzeko asmoa daukat programan gustuko abesti ugari be egongo dira-eta.
Nire iritziz, irailaren 27a Txiki eta Otaegi erahil zituzteneko 39.urteurrena izanik, ondo legoke Ander Ertzillaren musika eta Unai Iturriagaren letrak dituen ‘Agurrik gabeak’ edo Urkoren “Gure Lagunei” edo gisa horretakoren bat kantatzea.
Eperra abestia
Eperrak badituzü bere bi hegalak / Ahí tienes a la perdiz con sus dos alas
Bai eta bürün gainin kokarda eijer bat / así como una bonita cresta sobre la cabeza
Zük ere balinbazünü gaztetarsün eijer bat / si tú también tuvieras una hermosa juventud
Neskatilen gogatzeko bilo holli pollit bat / para camelar a las chicas con esa linda cabellera rubia.
Amorosak behar lüke izan lotsa gabe / El enamorado no debería avergonzarse
Gaiaz ebiltia ez üken herabe / ni tener reparos por andar de noche
Egünaz ebiltia desohore leike / seria una deshonra funcionar de día
Txoriak ere oro haier soz dirade / hasta los pajarillos estarían ahí para observarle
Ebili izan nüzü gaiaz eta beti / Me he pasado día y noche
Eia! atzamanen nianez lili eijer hori / a ver si conseguía esa hermosa flor
Azkenian atzaman düt oi! bena tristeki / por fin la he encontrado
Lümarik eijerrena beitzaio erori / pero ¡bien triste! ues ha perdido su más bonita pluma
Eskerrik asko Marisa, ez zuen ideiarik zer zegoen abesti honen atzean…
Eskerrik asko Marisa, ez zuen ideiarik zer zegoen abesti honen atzean…