Espainiako Indarkeriaren Aurkako Batzordeak ???arrisku handiko partida??? izendatu zuen Errealak eta Athletic-ek Donostian jokatu zuten derbia. Norgehiagoka lagunartean ikusi nuen tabernan, realzalez eta Athletic zalez inguratuta. Telebistako errealizadoreak partidaren ???arriskuaren??? berri omen zuen, eta baloia jokoan ez zegoen bakoitzean ???arrisku handiaren??? irudiren bat eskaintzen zigun: harmaila berean, bata bestearen alboan eserita zeuden zuri-gorriz eta txuri-urdinez jantzitako lagun taldea; neska donostiar batek bere mutil-lagun bilbotarrari ematen zion konplizitatezko muxua; eta beste hainbat adibide ikusi genituen tentsioaren edo ???arrisku handiaren??? eredugarri. Eta tabernan geundela, plano horietako bakoitza ikusterakoan gutariko norbaitek esaten zuen: ???kontuz, arrisku handiko partida!???. Ironiaz esaten genuen, jakina, bagenekielako arriskurik ez zegoela partida hartan, aitzitik, derbiak ???pike??? sanoa eta beharrezkoa sustatzen baitu.
Bada, hurrengo galdera egiten diot neure buruari: nolatan izendatu daiteke partida hori ???arrisku handikoa???? Ziurrenik (pentsatzen dut) ez da euskaldunik egongo Espainiako Indarkeriaren Aurkako Batzordeko kideen artean. Baliteke batzordekideek uste izana Madrilen, Sevillan ala beste hiri batzuetan gertatzen denaren ildo beretik garatuko zela euskal derbia. Baliteke ere Batzordea asoziazio okerretan jausi izana: ikurriña historikoa aterako genuela entzun zutenean, abertzaleen kongregazio erraldoia ospatuko genuenaren susmoa izan zuten, eta batzordeki batek RAEra jotzea proposatu zuen abertzaleak zer diren jakite asmoz (Real Academia de la Lengua Españolaren abertzaleen definizioa): ???Arraioa! (esaten du batzordekideak) Anoetan nazionalista erradikalak bilduko dira masan, ikurriña eta guzti!???. Eta beharbada horren ondorioz izendatu zuten ???arrisku handiko partida???, ???erradikalak??? ???erradikaltasunean??? eroriko ginenaren susmoa baitzuten. Baina RAEkoen ondotik Batzordeak egin zuen abertzaleen eta erradikaltasunaren arteko asoziazioa Canal + Liga telebista kateko errealizadoreak emandako irudiekin hautsi zen, partida hartako erradikaltasunaren adibide mordoa eman baitzien.
Egun hauetan Durangon ere jokatzen ari da ???arrisku handiko azoka???. Partidaren ordez azoka hitza sartzea proposatzen dut, baina arriskuarena mantenduko nuke. Izan ere, Anoetan baino euskaldun gehiago etorriko dira Durangoko Liburu eta Disko Azokara. Euskaldun horietako asko abertzaleak izango dira eta beraz, nazionalista erradikalak RAEren definizioa jarraituz. Hainbeste erradikal elkarrekin izanda arriskurik egotea posible da, antza. Baina futbolean gertatu den moduan, erradikaltasunaren beste adiera batek zipriztinduko ditu Durangoko kaleak.
Erradikalak Azokan
Erradikaltasuna da Gerediaga elkarteak duena, euskal kulturaren aldeko erradikaltasuna. Erradikaltasuna da Iparraldeko familia batek Durangora goizean goiz etortzeko grina, euskal kulturaren aldeko erradikaltasuna, alegia. Erradikala da Euskal Herriko musika taldeek musika egiten jarraitzeko duten gogoa, eta idazleek idazten segitzeko duten nahia. Erradikala da Euskara egiten jarraitzeko jendarte batek duen beharrizana eta desioa, erradikaltasunez bere ohiturak gordetzeko nahia. Erradikala da EHUko irakasle kaleratu Enrike Lopezek, Azokan ere, erradikaltasunez defendatzen duena, ia 20 urtez ikurrina txiki batekin bueltaka aritu dena.
Eta horrela, erradikalez bete da Durango eta erradikalez betetzen jarraituko da hurrengo urteetan. Eta badirudi defendatzen dugun horrek ezinegona pizten duela batzuengan. Baina uste dut defendatzen duguna ???erradikaltasunez??? defendatzen dugulako daudela urduri. Beharbada erradikaltasun hori gurako luke beraientzat.