Banner en desktop Banner en moviles
Sukia
Jesuitak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Esa (Yesa) arriskuan

Esa (Yesa) arriskuan

Pirinioetarako bidean, Nafarroako eta Aragoiko lurretako Esako urtegi inguruan, sarri ikusi ditugu ESA EZ-YESA NO pintada edo kartelak. 1960an eraiki zen urtegia. 1500 biztanletik gora zituzten Arrosta, Tiermas eta Esco herriak urperatuz. Laborantzako 2.400 hektarea urperatu ziren orduan, horietatik 1.000 kalitate onekoak.

Gaur egun lanean dihardute aspaldikoa den Esako urtegia handitzeko proiektuari ekinez, nahiz eta, YESA NO plataforma osatzen duten kolektiboek 1980ko hamarkadatik hona handitze lan horiek sortzen dituzten ondorioei buruzko salaketak aurkeztu dituzten epaitegietan.

Oraintsu, Zaragozako Unibertsitateko irakasle eta geologo Antonio Casasek, Esako urtegiko hegalak ez direla egonkorrak adierazi du, eta arriskua dagoela handik behera bizi diren herritarrentzat, batez be Zangozako 5177 biztanleentzat. Hori dela eta, neurriak hartzeko eskatu die Nafarroako eta Espainiako gobernuei.

???Egoera ez da arriskutsua, baizik eta dramatikoa??? dio Casasek. ???50 urte daramatzagu 500 hektometro kubikoaren azpian inolako emergentzia planik gabe??? azpimarratu du geologoak. Eta inguruko udalerriei ez zaie honen berri zehatzik ematen.

Antonio Casasek ez eze, Zangozako herritarrekin batera, Rio Aragon elkarteko Luis Solanak be berba egin du. Artiedakoa da (Aragoi) Solana, eta urtegia handitzeko lanen kontra gogor dihardu aspalditik. «Esa handitzeko lanen aurka Aragoitik egin dugu, batez ere, orain arte. Segurtasun arazoa, ordea, nafarrena ere bada, eta Nafarroako Gobernuari dagokio arduraz jokatzea» esan du Solanak

ESA + EZ plataformako Iker Aramendia eta Zangozako alkate Angel Navallas bat datoz Solanarekin. Urtegiko obrak bertan behera uzteko eskatu dute eta herritarrek Esan gertatzen ari denari buruzko informazio osoa jasotzeko eskubidea aldarrikatu dute.

Arazo gogorra dela dirudi. Ea politikariek hartu beharreko neurriak, berandu baino lehen, hartzen dituzten herritarrei eta adituei jaramon eginez.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Nora

    Egun hauetako berriak ere ez dira lasaigarriak.

    0
    Deja una Respuesta
  2. Nora

    Egun hauetako berriak ere ez dira lasaigarriak.

    0
    Deja una Respuesta
  3. miren

    Zoritxarrez arrikua ez da desagertu. Egun hauetako berrien arabera areagotu egin da. Gizakiok ez gara gai gure inguru zaintzeko. Lastima!

    0
    Deja una Respuesta
  4. miren

    Zoritxarrez arrikua ez da desagertu. Egun hauetako berrien arabera areagotu egin da. Gizakiok ez gara gai gure inguru zaintzeko. Lastima!

    0
    Deja una Respuesta
  5. Carmen

    Hala da, bai; ea Garoñako kontuan ere politikariek kasu egiten dieten adituei ???

    0
    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados