Banner en desktop Banner en moviles
Zornotza Aretoa
Contra el Cáncer
Iurretako Udala
Dendariak

ETA non, belarria han

Negua heldu zitzaigun, eta neguarekin batera iristen den gripeak ni ere harrapatu nau. Horrelakoetan gogorra egiten zait etxean geratzea, leihotik begiratzea eta eguna ni gabe aurrera doala ikustea.Hor, kanpoan, ikusten duzun eta partaide zaituen munduak aurrera egiten du, zu gabe.

Nire gripea arina izan da, ziztada leuna eman dit birusak. Gure aitak ordea, erlamaren eztenkada jaso duela esango nuke. Minaren minez begiak itxita agurtu nau ohetik, eta ez gerturatzeko eskatu dit. Gutxitan ikusi dut hain gaixo. Bere oinaze eta makaltasuna justifikatzeko edo, esan dit: “irratian esan dute, bi egun barru izango dela kutsatu gehien”.

Horixe ere iragartzeko gai gara gaur egun? pentsatu dut, eta neure buruari animoak eman dizkiot: hiru egun, hiru egun eutsi behar diot osasun honi eta okerrena pasatuta izango da. Hiru egun gehiago eta gripeak menderatu ezin izan nauela frogatuko dut. Hiru egun beranduago medikuaren kontsultan jakin dut nik ere gripea harrapatu dudala, aitarena baino arinagoa, baina gripea.

Eta nik ere etxean geratu behar izan dut, gripearekin. Erlojuaren tik-tak, tik-tak-a lagun. Horrela, ezer egin gabe nagoela, besoak gurutzaturik gripearen pozoia badoala itxaroten dudan bitartean, antsietatea etorri zait: ezin dut lanera joan  gabe egon. “Lanak libre egingo zaitu”, esaten du Alemaniako esaera batek eta Zapatero etorri zait gogora, horrek asko dakielako horretaz. Lan erreforma prest dauka eta Espainiako sindikatuekin adostu du. Niri arreta eman dit 41 urteko kotizazioa eskatuko dutela 65 urterekin erretiratu ahal izateko.

41 urte mordoa dira, larregi. Kalkulua erraza da: 24 urterekin hasi beharko dira gazteak lanean 65ekin erretiratzeko. Justu-justu unibertsitatera joateko denbora izango dute eta berehala hasi beharko dira lanean. Ez masterrik, ez MIR ikasketarik, ez praktikarik, ez munduari bira emateko urte sabatikorik… ikasi eta lanean hasi. Lanean bai, baina non? Etxean gaixo gaudelako geratzen garen egunak kotizaziotik at uzten ez dizkiguten bitartean pozik izan behar dugu?

Mayor Orexa Intereconomian

Tik-tak-a isiltzeko telebista piztu dut. Ostras! Mayor Orexa ikusi dut telebistan! ETA non, belarria han izaten da Orexa. Agiriaren harira iritzia eskatu dio Intereconomiako kazetariak. Espainiako eskuma-zaleek zilegitasun handia ematen diote Orexari, gai honen inguruan hausnarketak egiten dituenean (nik ere zutabea idatzi nuen Orexaren jakinduria gogora ekarriz: http://www.durangon.com/la-tregua-incognita-de-eta_es_14_25_303.html). Interecokomiakoarekin hizketan, bi minutu eta erdiko elkarrizketan 6 aldiz errepikatu du: “El proceso en su conjunto está pactado” edo “es una negociación pactada entre el Gobierno y ETA”. Bukatzeko, esan du irmotasunez: “el mal llamado proceso de paz continúa”. Ez zaio aurpegian poztasunik nabari Orexari, aitzitik, goibel samar dago, arduratuta. Bake prozesuak aurrera jarraitzeak artegatzen omen du. Nik lagun bati entzun izan diot: “pozik izango naiz, agiriak dauden bitartean atentaturik ez baitago”. Orexak kontrakoa pentsatzen duela dirudi (http://www.intereconomia.com/programa/telediario-intereconomia/que-dice-jaime-mayor-oreja-acerca-del-comunicado-eta).

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Sara Soria

    Orexa gero eta urduriago ikusi nahi degu, gero eta goibelago, gero eta larriago. Ahotsa tinko mantendu Julen, bere iragarpenak ez dira beteko oraingoan!! Agur bat!!

    Deja una Respuesta
  2. durangotar

    GARAko artikulo baten ere Mayor Oreja aipatzen da: Mayor Oreja les calienta la cabeza. http://www.gara.net/paperezkoa/20110118/243710/es/Mayor-Oreja-les-calienta-cabeza

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados