Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Mallabiko Udala
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi

ETAren komunikazio jarduna

Aste Santuko oporretatik bueltan guztiak jarraitzen du berdin: abertzaletasunak zatituta darrai eta konstituzionalistek betiko diskurtsoarekin politika egiten jarraitzen dute. Aurrerapauso edo nobedade nabarmen bakarra, esango nuke nik, ETAren aldetik etorri zaigu: komunikatu bat eta prentsa ohar bat bidali diote Gara egunkariari Aste Santuan. Nobedadea dela esaten dut, formatuaren eta kantitatearen aldetik ikusita. Normalean komunikatu bakarra argitara ematen dute opor egun hauetan, Aberri Egunean; aurten bi izan dira. Formari dagokionean, normalean ETAk agiriak edo komunikatuak idazten ditu, eta oraingoan, lehenengo aldiz, prentsa-ohar bat helarazi dio Gara egunkariari, laburra eta zehatza.

Uste dut jendeak gero eta gutxiago irakurtzen dituela ETAren agiriak, bi arrazoirengatik: luzeegiak dira eta bere alorrean, ez dute ekarpen handirik egiten. Errepikatu egiten dute estiloa eta edukia. Ni ere aspertu egiten naiz ETAren komunikatuak irakurtzen, baina normalean, begiratu arin bat ematen diet.

Aurtengo Aste Santuan denbora franko izan dut eta komunikatua eta prentsa oharra irakurri ditut, hasieratik bukaeraraino. Rubalcaba lagun banu, telefonoa hartu eta segituan deituko nioke: “Aizu, badakit ez duzula publikoki esango, baina badago eboluziorik ETAren komunikazio jardunean!” Alegia, badirudi, ETAk komunikazio jardunari garrantzia ematen diola lehenengo aldiz: azkartasuna kontuan izaten du, testuinguruari kasu egiten dio eta hartzailearekiko arreta jartzen du.

Aberri Egunean argitara eman zuen komunikatuan literatura egin zuen ETAk bere jardun komunikatiboan. Azkenaldian irakurri dudan poesia saiorik interesgarriena iruditu zitzaidan: hizkuntza landua, idazkera jasoa, estilo poetikoa, metaforak eta ekintza gogoangarrien kontakizunak. Testuingurua aproposa zen horretarako: abertzaletasunaren eguna. Hurrengo egunean ETAk prentsa-oharra bidali zuen, Frantzian gertatutako tiroketaren inguruan azalpenak emateko. Hor, hizkuntza zehatza erabiltzen du eta aurreko egunetan Batasunak eta beste zenbait alderdik egindako eskariari erantzuten dio, azkartasunez, gaur egun jarduera komunikatiboak eskatzen duen moduan.

Zapaterok komunikatzaile trebeak fitxatu zituen hurrengo hauteskundeak irabazteko (Rubalcaba, Jauregi, etab.), bazekielako komunikatzaile onak behar dituela mezua saltzeko. ETAk ere, badirudi, komunikatzaile onak behar dituela etorkizunerako. Erretorikak beste bataila bat irabazi du?

Bertie Ahern Irlandako presidente ohiaren esaldia etortzen zait burura: “No sólo hay que desarmar las pistolas; hay que desarmar las mentes, porque las pistolas no disparan solas”. Buruak desarmatzen hasi dira, bata besteari, bi aldeak.

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados