Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Etenaldia

Eskoletako ikasturtea amaitzeko astebete geratzen da. Ostiraleko festa ospatu ondoren, hurrengo astean notak jaso eta datorren ikasturterarte oporrak izango dituzte. Beno, kurtsoa gainditu dutenek, besteek  berriz, uda honetan gogor ekin beharko diote ikasteari. Ikasleak neka-neka eginda daude eta etenaldia beharrezkoa da, indarberrituta itzultzeko. Ikasleak nekatuta eta irakasleak ere gauza bera.

Ai ene, nola dagoen gure hezkuntza sistema! Hezkuntza ereduekin hasi eta oraingoan, ikastetxeetarako diseinatutako Bakerako Hezkuntza Plana dugu. Polemika bizia sortu duena, alde bakarrekoa eta alderdikoia izateaz gainera, hezkuntza komunitatearekin adostu gabekoa izan dena. “Bakerako Hezkuntza Plana beharrezkoa da indarkeriaren deslegitimazioarako” eta eskoletako geletan biktimen testigantzak beharrezkoak direnen aldeko eta kontrako iritziak bildu dituzte komunikabideek. Egongo dira, hitzez hitz aplikatuko dituzten ikastetxeak eta beste batzuek ez. Gurasoek ere eragina izango dute, hainbeste polemika sortu duen plan honetan. Jakina, dena hankaz gora dago.

Enpresatara begira jarriz gero, dena okerrago. Azken hilabeteetan, administrazio publikoetako funtzionarioek eta langileek antolatutako greba deialdiak izan dira. Ulergarria da bere soldata jaitsi nahi ez izatea eta protesta egitea, ezta? Kasu honetan, dena nahastuta egon da, eta grebaren jarraipena ematerako orduan, interpretazioak ere oso desberdinak entzun dira .Sindikatuen esanetan, jarraipen handia izan dute eta gobernuko kideentzat, berriz, eragin exkasa. Informazioak guztiz kontrajarriak egin dituzte: sindikatuek esan zuten funtzionarioen erdiek egin zutela lanuztea; gobernuak, berriz, ez zirela izan %10 baino gehiago. Ohituta gaude, iritzi kontrajarriak entzuten,  batzuen zein besteen informazio iturritik.

Krisi ekonomikoari gehitu behar zaizkio langile bakoitzaren dramak. Bizi profesionalari lotuak diren suizidioak, laneko istripuak, lanari loturiko eritasunak… eta abar luze bat.

Lantegietan ikasturte edota kurtso honetan bizi izan diren errealitateak oso gordinak izan dira. 35 urteko emakume bat ezagutzen dut. Gauero, depresioaren aurka sendagailuak hartzen dituena. Berak lan egiten zuen enpresan, bulego kopurua gutxitzen ari ziren eta bete betean harrapatu zuen krisiak. Ordutik hona, langabezian dago eta etxearen hipoteka ordaintzeko hileko kuota ordaindu behar dio bankuari. Momentu honetan, langabeziko prestazioa jasotzen du eta amaitzen zaionean, ez dakit nola konponduko den.

Kurtso gogorra izan da eta aurrerantzean ere izango da. Horregatik, etenaldia egitea derrigorra da, datorren urteko erronkeei aurre egiteko eta indar berrituta itzultzeko.

Guri ere, oporrak hartzeko garaia helduko zaigu baina  uste dut oraindik ezetz.

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados