Banner en desktop Banner en moviles
Sukia
Jesuitak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Euskadi tropikala

Erlojuaren tik  tak zarata entzun ondoren eta ohetik esnatzerakoan, begiak zabaldu eta lehenik eta behin leihora hurbildu naiz, gaurko iragarritako eguraldi txar hori zertan zebilen ikustera. Lehiotik begiratu eta ene, hau tristura. Izotza eta hotza. Nire alabarentzat, ordea, paisaia ederra, elurra. Noski, Olentzero laster dator eta elurra egiten hasi behar da. Gabonetako postaletan azaltzen den bezalako paisaia gogoratu beharra dago urteko sasoi honetan.

Aparkalekuan utzitako nire auto urdina zuriz margoztutako manta bat zeukala ematen du eta inguruko landak eta teilatuak denak zurituta. Izotza galanta bota duena gaur goizaldean . Eguraldi txar honekin lanera  joan beharrean  izara artera joango nintzen gustora baina lanera joan beharra dago eta pozik gainera! Egoera ekonomiko latz honen aurrean, dena egiteko prest egon behar da langilea. Ematen du errua geurea dela, ezta?

Dena zurituta eta autoak zuen izotz kapa kentzeko, nolako komeriak! Autoaren berogailuari topera eman behar izan diot izotza kentzeko. Kosta egin zait baina azkenenan lortu dut baina zeregin horretan, hamar minutu baino gehiago galdu ditut. Ez nuen sinetsi eguraldiaren iragarpena hain eskaxa izango zenik. Izpilutik ikusteko ondo zegoenean, errepidea hartu eta lanera iristerakoan, betiko inguruan aparkatzeko lekurik ez zegoen. Ene, ama. Eta orain zer? Non aurkituko dut aparkalekua?  Eskerrak autoa txikia dela baina halere,  bueltak eman behar izan ditut eta han, aurkitu dut. Batek utzitako tokia aprobetxatu dut eta nik hartu diot beste bati. Dena dago programatuta eta hamar minutuko atzerapenarekin, dena okertzen da. Ai, Jainkoa!

Aurreko asteetan paisaia grisa, eguzki piztiak ikusi barik eta ura eta ura. Gure inguruko erreketatik ura gainezka zetorren. Norbera  ere neguko jantziarekin eta hain gorrotagarria zaidan aterkia lagun. Lepoa ondo estalita, neguko botak eta zamarra lodia. Kalea zeharkatzerakoan botoia sakatu nuen eta han auto batek semaforoa ikusi barik aurrera jarraitu zuen eta uraz beteriko pozo bat zapaldu ondoren, zass!  Han geunden, buzti buzti egin da.

Orain elurra, izotza eta euria direla eta ez direla kolore guztietako alertak pizten dituzte. Oria, laranja eta gorria ere izan da haize bolada indartsuak jasan ditugunean. Etengo al du eguraldi txar honek. Hau tristura neska.

Uharte tropikal bateko hondartza batean, kokotero baten azpian mojitoak hartzen ibiliko nintzen gustora. Konformatu beharko naiz, Kuban jaiotako durangarrek sortu berri duten elkartea ezagutarazteko antolatutako jaialdiarekin. Nik ez ditut mirarietan sinisten baina larunbaterako gezurra ematen badu ere,  hego haizea eta 15 gradutik gorako tenperaturak espero dira. Ai ene!

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados