Badatoz!, bai. 2009ko gabonak. Denentzako itxuragabekerian murgiltzekoak direnak eta dena justifikatzen dutenak.
Eguberriko arbola plastikozkoa edo pinu naturala. Naturala bada, hobeto. Ez, badaezpada biak. Opariak. Etxeko nagusientzat edo umeentzat? Denontzat bada hobeto, baina aurtengo krisia dela eta, hobe etxeko umeentzat erosten badira. Beno, etxeko nagusiek be merezi dute. Denontzat, zer arraio.
Opariak direla, afariak direla, argiak, festak eta horretarako erropa beherapenei espero beharrean, makillajea, txanpaina, turroia, erregeetako erroskoa, eta bestelakoak. Jan, edan eta gasta.
Badatoz gabonak! Bai. Neguko oporrak. Opor sasoia heltzerakoan gure egunerokotasunarekin apurtu beharra dago eta estresarekin amaitzeko bidai bat egitea aholkatzen dute. Kontua da, nola ordaindu? Bankuek ez dute prestamorik ematen. Urte osoko estresarekin amaitu beharra dago eta horretarako planik onena bidaia bat egitea da eta kitto!
Denek ez dute bidaiatzeko aukerarik izango baina hemen geratzen direnek be erlijio kutsua duten jaietaz, ondo pasatzeko eskubidea dute. Eta nola? Batzuk hiriburuan dagoen luxuzko hotel batean igaroko dute gabon zaharra eta beste batzuek, berriz, Belen Estebanek telebistako kate batean, gabon zahar egunean botako dituen kanpaiak entzuten eta bien bitartean, ebakuntzaren ondorioz, duen irudia berriaren inguruan berbetan.
Neurri batean zein bestean, kontsumo gizarte honetako biktimak izateaz gain, denak orratz batetik zintzilik daude.
Bakoitzak bere aitxakia du. Kotizazio gabeko zahartzaro miserable bat jasan beharrak zerbait egitea behartzen du. Bizitzea.
Besteena lana ez galtzea. 2009.urtean enpresetan bizitako despidoak eta lan baldintzen murrizketak ahaztearen aitzakia.
Etxea ordaindu eta bankuarekin bizi guztirako sinatutako kontratua bete, seme-alabak hazi.
Gabonak datoz! Bai. Egunerokotasunaz ahazteko egunak. Gure errealitatetik ihez egiteko egunak.
Irratia piztu eta orduz orduko albisteak entzuterakoan, ah! zer nolako notizia txarra. Bilboko kale batetik zihoan 11 urteko neskato bat bortxatu dute. Adin txikikoa da eta ustekabean harrapatu du erasotzaileak.
Neskatoaren familia giro goxoan eta lasaitasun ederrean egon beharrean, ospitalera joan beharko da bere alabaren osasun egoeraz zertxobait gehiago jakitera eta poliziaren komisaldegian deklaratu beharko du. Bien bitartean, bortzatzailea aske dabil.
Ze injustizia! Bai baina gabonetako azkenengo erosketak egin behar dira.