Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Gerizpeko larrosa euskalaria

Urtetxuak nituen euskaraz idazten eta irakurtzen ikasten hasi nintzenean. Laster eman zigun irakasleak euskalkiei buruzko informazioa ere. Mapa handi bat ekarri zuen gelara eta Bonaparte printzeak egina zela azaldu zigun. Geroago, unibertsitatean izan nuen irakasleak ere garrantzitsutzat jotzen zuen Bonaparteren ekarpena: Zazpi Probintzietako Dialektoen Mapa.

Urteak joan eta urteak etorri printzeak zuberotar laguntzalea eta emaztea izan zuela jakin dut. Izena ere ez zuen nolanahikoa: Klementzia Richard, Larrainen jaioa 1830ean. Zuberotar euskalaria. Luis Luziano Bonaparteren laguntzailea eta emaztea. Euskalkien lehen mapa egiteko Bonaparteren ezinbesteko bidelaguna.

Aita, Nancykoa, Bankako burdinolan lan egitera joan eta bertan Lorrenako Joséphinerekin ezkondu zen. Gero Larrainen, Orotz-Betelun eta Lasarten lan egin zuen.

Klementzia familiarekin batera bizi izan zen Euskal Herriko hainbat tokitan.  Gurasoak kanpokoak izanda ere, Klementziak txikitatik hitz egiten zuen euskaraz. Horri esker, senarra lagundu zezakeen euskalkiak eta Euskal Herria ezagutzen. Zubereraz gain, behe-nafarrera, goi-nafarrera eta gipuzkera menperatzen zituen. 

Ez dakigu zehazki zein izan zen Klementziaren lana euskal dialektologiaren alorrean. Baina argi dago, antza, Jose Antonio Uriartek 1859an Klementzia eta Luis Luzianori bidaltzen zizkiela bere eskuizkribuak, Klementziak aldatu, zuzendu eta onar zitzan.

Luis Luziano bera euskalduna ez zenez, Klementziak gutunak euskaraz idazten laguntzen zion, eta Zazpi Probintzietako Dialektoen Maparen egiazko koordinatzailea izan zela uste da, nahiz eta bere izenik inon agertu ez. Diotenez, Luis Luzianok beste hizkuntzetako dialektoak ikertuta ere, halanola ingelesa, italiera, sardiniera edo albaniera, inoiz ez zen euskararen dialektoekin egindako lanaren parera heldu. Zergatik ote?

1891eko martxoaren 17an lehendabiziko emazte hil eta, hiru hilabetera ezkondu ziren Klementzia eta Bonaparte. Ezkontza honek ez zuen luzaro iraun, izan ere, Luis Luziano urte bereko azaroaren 3an hil zen Fanon, Italian.

Alargun bilakatuta, Klementzia Londresen bizi zen, printzesa tituluarekin. Luis Luziano eta biek bilduriko eskuizkribuak 1904ean saldu zizkien Gipuzkoa, Bizkai eta Nafarroako diputazioei. Azkue eta Fermín Lasala izan ziren bitartekari, nahiz eta Chicagoko Newberry Liburutegi ospetsuak lehenago eskatu.
Klementzia Richard 1915eko azaroaren 14an hil zen Londresen 84 urte zituela.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 4,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados