Beti pentsatu dut, Lurrean gu babarrik ez garela bizi. Hainbat urtetan, Lurretik kanpoko espazioan zenbait materia dagoen aztertu ondoren, zerbait bitxia irakurriko dut. Ez da azaldu komunikabide askotan, baina interesgarria iruditu zait. Aitortzen dizuet ez dela fikziozko filma baten gidoia.
???The Daily Telegraph??? egunkari britainiarrean azaltzen den informazioaren arabera, Lurretik kanpoko espazioan bizitza egon daitekeelaren posibilitatea aztertu beharra dagoela esan du Stephen Hawking zientzialariak. Ikerketa lanak egin ondoren elkarrizketatua izan da eta egindako adierazpenak ???The daily Telegraph??? egunkarian azaldu dira. Gauza oso interesgarriak esaten ditu baina era berean, harrigarriak. Bere tesiak entzun ondoren, Nazio Batuen Erakundeak esan du, zientzialariak esan duena kontutan hartu behar dela eta Mazlan Toman astrofisikoa litzatekeela pertsonarik egokiena, lurraz kanpokoekin kontaktuan jartzeko.
Baina nor ote da Mazlan Tomas? Ba, emakume honek 58 urte ditu eta gaur egun, Nazio Batuen Erakundeak sorturiko Lurretik Kanpoko Espazioko bulegoan lan egiten du. Gezurra badirudi ere, bulego honetaz ezer gutxi dakigu baina existitzen da. Zergatik ez digute honetaz informatzen?
Guzti hau, azken urteotan kanpoko espazioan egindako aurkikuntzen aurrean planteatzen da. Gure inguruan planeta berriak aurkitu dituzte eta aurkikuntza honekin, gutaz aparte beste batzuk bizi direlaren posibilitatea aztertzen ari dira. Baina zein motatako aukikuntzak egin dituzte? Gai honetaz ez da ezer aipatzen, egia ote da?
Burura datozkit, fikziozko pelikulak. Nork ez du ET filma ezagutzen. 1992.urtean Steven Spielbergek zuzendutako luzemetraia. Luzemetraiak ugariak ekoiztu dituzte AEBetako Hollywoodeko enpresakoek. Filmak egiteaz gain, existitzen direlaren irudiak interneten zabaldu dituzte eta pertsona batek lurraz kanpokoekin egon ondoren bizi izandako istorioak telebistako platoetan kontatu dizkigute.
Ez dakit zer gerta daiteken baina pentsetan dut gu bakarrik ez gaudela mundu honetan. Hollywoodeko enpresek egindako pelikuletan azaltzen diren bezalakoak ote dira?