Gaur egun herrialde edo hiri asko dira bidaiariak edo hobe esanda turistak erakartzeko lehian dabiltzanak. Horren arrazoia, nagusiki, ekonomiaren bilakaeran oinarritzen da. Ezin dugu ahaztu aspaldiko herri industrialak egungo herri ???zerbitzariak??? direla, hau da, populazioaren % 65etik gora zerbitzuen arloan lan egiten duten herrialdeak ere herri garatuak deitzen direla, behintzat ekonomikoki.
Gure herrian, Bilbo daukagu bilakaera horren ondorio, eta eragilea , batez ere, Bilboko Guggenheima izan da, hamaika urtetan hamar miloi turista erakartzeko gai izan da, eta hasierako zalantzak edo kritikak, inbertsioari dagokiola batik bat, isilpean geratu dira.
Eta hara non, Guggenheim-Urdaibaiari buruzko proiektuarekin sortutako eztabaida dagoela orain pil-pilean. Egia da, krisi ekonomikoa dela eta, horrelako gastuak egitea begi onez ikusten ez duen jende asko dagoela. Baina badirudi, proiektu honek, gastua baino inbertsioa dakarrela. Eraikina egiteko 3.500 langile beharko dira eta eguneroko funtzionamendurako 800 lan postu berri sortuko dira.
Bestetik, proiektu hau ez garatzeko, inpaktu ekologikoan oinarritutako argudioa dago. Kalkulatzen da, urtero museo hau bisitatzera 125.000 bidaiari etorriko dela, eta turista andanak Urdaibaiko Biosfera erreserbari izugarrizko kaltea erakarriko diola. Baina, jakin badakigu, inguru honek 100.000 lagunetik gorako bisita jasotzen duela uda oro, hondartzetara joaten dena batez ere, eta argi dago ???migrazio??? honi aurre egiteko baliabideak ez direla nahikoak.
Horregatik, uste dut, proiektu honek, egun ez dauzkagun mota askotako baliabideak ekarriko lituzkeela inguru honetara. Mesede handia egingo liokeela Urdaibaiko Biosferari. Neurri ekologikoek beste dimentsio bat hartuko luketela, gaur egun dauden baino begi gehiago egongo liratekeelako ingurumariari begira.