Kanadako Calgary ei da munduko hiririk
garbiena, Europakoa berriz Oviedo, Roma
ostera zikinetarikoa. Bilbo ere hiri garbien
lehen postuetan aurkitzen da Estatu mailako
rankinean eta, zein puntuazio lortzen ote du
Durangok?
Irudi batek 1000 berbak baino indar
handiago duela dio esaldi zaharrak. Hor ditugu
bada Durangoko irudi pare bat, beharbada
berbak soberan daude.
Argazkiok Zaha
Hadid irakiar arkitekto famatuak
diseinutako Durangoko tren geltoki dotorearen
ondoko orubean dagoen zikinkeriaren lekuko
dira. Ezkurdiko umeen jolas gunetik hurbil.
Gezurra dirudien arren, agertzen den zaborra
ez da parranda egunaren biharamunekoa, ez
eta atzo goizekoa, egunak daramatza orubea
inguratzen duen hesiaren barruan.
Ez dakit nori dagokion garbitzea edo zakar
horiek batzea. Ez dakit noren erantzukizuna
den; Durangoko udalarena, Euskotrena???
Dakidana da Durango bisitatzera etortzen den
kanpotar banaka harrituta geratzen dela tren
geltoki hain ponposoaren ondoan horrelako
zikinkeria eta utzikeria ikusita.
Horrez gain, inguruan olgetan ibiltzen
diren neska-mutikoak bertan dagoen hesiaren
gainetik salto eginda sartzen ikusi izan ditut
behin baino gehiagotan eta horrek ondorioak
izan ditzake , hots, hesi hori hormigoi blokeen
azpikoa jagoteko jarri bada, ez du bere
egitekoa betetzen, gainera hesi gainetik salto
egitean istripuren bat sor daiteke.
Halan zein holan, Durango herririk edo
huririk garbiena ez bada ere, behintzat
zikinena ez dadila izan eta disgusturik ez
dezala inork jaso edo jasan. Berandu baino
lehen dagokionak Kale
Garbiketa eta Hondakinak erretiratzeko
Ordenantza abian jarriko balu,
denontzat hobeto.
Ondiño garbitu barik diraute aipatzen dituzun zikinkeriak. Agian jaietarako Durango garbia kanpaina egingo dute eta batuko dituzte zaborrok.
Ondiño garbitu barik diraute aipatzen dituzun zikinkeriak. Agian jaietarako Durango garbia kanpaina egingo dute eta batuko dituzte zaborrok.