Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Hizkuntza inperialistak

Gure aitari ikaragarri gustatzen zaio autoa gidatzea, kotxearekin kilometroak egitea. 80 eta 90 hamarkadetan, udako oporraldiak Durangotik ahalik eta urrutien igarotzen genituela gogoratzen dut. Goiz altxatu, ogitartekoak prestatu, maletategia bete eta autoan sartzen ginen, Galiziara, Portugalera edo Andaluziara joateko.  Aitak prest zeukan, orri baten idatzita egin behar genuen ibilbidea.

Bezperan, afalostean, betaurrekoak jantzita eta mapak irekita zituela idazten zuen. Autopistaz joaten ginen gehienbat, baina aitak, edozein aitzakia aprobetxatzen zuen errepide txikietatik joateko, herri txikiak eta geografiako bitxikeria ezkutuak ezagutzeko.

Sarri joaten ginen Frantzia aldera ere.  Gure aitak frantsesa menperatzen zuela uste nuen umetan. Pirinioetara joaten ginen, Parisera, Poitiers-era, eta berak eskolan ikasitako frantsesezko hitzak eta esaldiak erabiltzen zituen jendearekin komunikatzeko. Aitarengatiko mirespena zen, uste dut, frantsesez hitz egiten zekielako.

Aukera izan nuen lehenengoan frantsesa ikasteko hautua egin nuen. Niri ere, frantses hizkuntza entzutea eta ikastea gustatzen zitzaidan, oporretako ibilbideak eta kotxea gidatzea gustatzen zaidan moduan.  Erasmus-a Belgikan egin nuen eta praktikak Lyon-en, Frantzian; frantsesa hirugarren hizkuntza izatea lortu nuen arte. Ezin ukatu, hizkuntzak atrapatu egin ninduela.

Nik frantsesa maite dudan moduan, beste askok frantsesa gorrotatzen dute. Belgikatik Durangora itzultzeko Belgikako iparraldeko flandestar batekin harremanetan jarri nintzen, internet bidez. Tipoa urtero Igeldoko kanpinera joaten zen oporraldia pasatzera eta Euskal Herriarekin maiteminduta zegoen. Hasieran frantsesez mintzatu nintzaion, jakin banekielako, Belgikako biztanle denek edo ia denek hizkuntza hori menperatzen dutela. Berarekin egin nuen lehenengo elkarrizketak zur eta lur utzi ninduen, tartean, berak sasi-gazteleraz erantzuten zidalako: “Antes de viajar juntos hasta Euskal Herria, respóndeme a una pregunta: ¿Eres constitucionalista o nacionalista? Es que no soporto a los constitucionalistas españoles”. Bata edo bestea aukeratu behar!

Erantzuna frantsesez eman nion nik eta hura entzun ostean, azkeneko eskaera egin zidan: “Te pediría que entre nosotros utilicemos el castellano; porque el francés, para mi, es una lengua imperialista”. Hara! Nik iritzi berdina neukan ingelesarekin, eta antzeko zerbait esaten nien Italiako erasmusei: “Barkatu, frantsesez egin niri, Belgikara frantsesa ikastera etorri naiz-eta”.

Euskara eta gaztelera etxean ikasi nituen; frantsesa maite nuelako; ingelesa behar nuelako; eta katalanera, ni neu aberasteko. Gaur egun guztiak maite ditut eta ez dut bata ez bestea ezeren errudun egiten. Ez dago hizkuntza inperialista, hizkuntza jakina hitz egiten duten pertsonak eta gizarteak dira inperialistak.

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Nora doa Aralar

    Hubiera preferido que su articuló tratase sobre el apoyo de Aralar a Bildu en Durango para decirles que me siento defraudado y tomo nota para futuro. Si Aralar sigue asi no tardara en convertirse en el EA de turno. Os creia mas independientes y me habéis engañado.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados