
Egunokaz heldu zaizkigun datu ofizialaren arabera, gutxienez 30 pertsona hil dira hotzez Polonia, Italia, Grezia, Txekiar Errepublikan, Bulgaria eta Albanian. Hauetariko asko heuren herrialdeetako gerretatik ihes Europara heldutako errefuxiatuak izan dira.
Bulgaria eta Turkiaren artean, errefuxiatuak pasatzea eragozteko alanbrez babesturiko harresiaren ondoan, irakiar biren gorpu izoztuak aurkitu dituztelako berria ere heldu zaigu.
Belgradon, Serbiako hiriburuan, -20 graduko tenperaturan bizi irauten dute 2.000 pertsonak abandonatutako eraikin zaharretan babes bila. Berotasun apur bat lortzeko, egurra eskuratu guran, nola dabiltzan ikusteak zirrara talmalgarria sortzen du.
Lonazko kanpin-denda mengeletako irudiek ere hotzikara eragiten dute. Hotzak hiltzera kondenaturik daudela irudi milaka pertsonak Europan. Zer egin dezakegu drama honen aurrean?
Mikelon eta Begok “desobedientzia zibila”ren bidea aukeratu dute. Muga guztien gainetik errefuxiatuak ekartzeko. Lehenengo saikeran ez dute heuren helburua lortu, baina behintzat egoerari astinaldi bat eman diote. Ausart jokatu dute eta hauts asko harrotu dituzte, nik uste.
Ausardia honen aurrean, jendearen erantzuna ezberdina izan da. Batetik, “neuk ere egingo nuke” “geuk ere egingo genuke” oihuak ozen entzun dira. Bestalde, Erkoreka jaunak beste bide eraginkorrago batzuk jorratu behar direla esan digu. Mikelon eta Begok egin dutena “Ez dut argi ikusten” diote zenbaitzuk.
Ez dakit zein den biderik zuzenena, halan zein holan, gure bihotza eta odola guztiz izoztu orduko, egin dezagun zerbait. Gure aurrekoak, gure familikoak be, errefuxiatuak izan ziren. Askotan kontatu digute “ebakuaziñoa” zer izan zen. Ateak zabalik izan zituzten gureek Kalunian zein Frantzian. Orain gureak zabaltzea dakigulakoan nago.
Gogora dezagun Albert Einsteinen esaldia: Importa que actúes, importa que recuerdes. «La vida es muy peligrosa. No por las personas que hacen el mal, sino por las que se sientan a ver lo que pasa».