Orain dela egun batzuk ???Ilusio ponpak??? izenburua zeraman jardunaldi baterako gonbidapena jaso nuen. Izenburuak lehen momentutik erakarri ninduen. Ilusioa! Gonbidatzaileen hitzetan:
???ikuspegi baikor batekin, prestakuntza berritzailea eta enpresen eta ikastetxeen elkarlana sustatzeko helburuarekin antolatutako jardunaldia???
Kontxo! izenburua ez eze, edukia ere ez da nolanahikoa pentsatu eta, Markinara abiatu nintzen.
Ilusio ponpak jardunaldi horretan kasu praktikoak eta proiektu berriak aurkeztu zituzten hainbat profesionalek. Krisiari aurre egiteko ezinbestekotzat jo zuten ikuspegi baikorra, prestakuntza berritzailea eta enpresen, erakundeen eta ikastetxeen arteko lankidetza.
Besteak beste Elsa Punset hezkuntzaren, baikortasunaren eta motibazioaren inguruan aritu zen. Unibertsitate sasoiko irakaslearen berbak ekarri zizkidan Elsaren hitzaldiak gogora: ???motibazioak tiratzen dio gurdiari???.
Bazen garaia krisiak eta murrizketek gogor astindu gaituzten honetan nondik edo handik esperantzari leiho bat zabaltzera datozen irakasle, enpresetako arduradun eta prestakuntzako profesionalak ezagutzeko eta entzuteko.
Izan be, ekimendun herria izan gara. Ekintzaile asko izan ditugu gure inguruan baina azken boladan, ekimena ez da gure ikurra izan, edo behintzat ekimen urritasuna ikusten izan dut nire inguruan. Ilusio ponpek ostera arnasa eman didate lerro hauek idazteko eta gurdiari tiraka jarraitzeko.
Elsa Punset
Elsa Punset Filosofia eta Letretako Lizentziatua da eta Oxford Unibertsitateko Giza Zientzietan Masterra du. Era berean, Kazetaritza Masterra egin zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta UCJCren eskutik beste Master bat Lehen Hezkuntzan. Irratian RNEn, eta telebistan El Hormigero programan eta Redes TVE2-ko saioan aritzen da.
Hitzaldiez gain, gizarte ikaskuntza eta emozionaleko laborategiko zuzendaria da, non adimen emozionala erabiltzen den haur eta helduen erabakiak hartzerako orduan eta ikasten laguntzeko prozesuetan. ???Brújula para navegantes emocionales??? (2008) eta ???Inocecia radical??? (2009) liburuak ere idatzi ditu. Maiatzean (2012) ???Una mochila para el universo??? argitaratu zuen eta ez-fikziozko zerrendetan lehena da eta Best-Seller zerrendetan kokatu da. Azaroan (2012) ???El León Jardinero??? fabula kaleratu zuen.
2014ko hitzordua: Enpresa, hezkuntza eta kirol arloetako ordezkariak bilduko dira urtarrilaren 16an Lea Artibai Ikastetxeak antolatutako ???Ilusio Ponpak??? jardunaldiaren hirugarren edizioan. Markina-Xemeingo goi mailako ikasketa zentroak hezkuntza berritzailea, enpresa eta hezkuntza zentroen arteko hartu-emana sustatzeko asmoz antolatu du ekimena.
Jardunaldia Renault Consultingeko zuzendaria den Antonio Fernandez-Alvarezekin hasiko da; 2013an Gaztela-Leongo Giza Baliabideen gainean egindako lanagatik saria irabazi du.
Ondoren, ibilgailuen industrian erreferentea den Maier kooperatibako pertsonen departamentuko Aurkene Gabiola arituko da hizketan antolakuntza ereduen garapen estrategikoaren inguruan. Jarraian, Alex Txikon mendigoizalearen txanda izango da, eta gainditzearen garrantziaz eta erronka berriei aurre egitearen beharraz hitz egingo du. Azkenik, motibazioan eta garapen pertsonaleko entrenatzailea den Carlos Andreu mintzatuko da.