Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Independentzia

Finlandiak (finlandieraz Suomi) orain dela
ia ehun urte lortu zuen independentzia, 1917ko
abenduaren 6an.

Herrialde hau Suediaren barnean egon zen
1809. urtera arte, ondoren Errusiaren esku
erori zen eta Errusiar Iraultzaren ostean,
sobietarren menpe gelditu baino lehen,
independentzia lortu zuen.

Independentzia aldarri eta oihuek askori
beldurra sortzen dien garai honetan,
interesgarria iruditzen zait Finlandiari buruzko
zenbait datu gogoratzea. Izan ere, nik neuk,
hotza eta eguzki egun urriak salbu, gustura
hartuko eta onartuko bainituzke hango zenbait
baldintza eta jokabide.

Adituen askoren iritziz Finlandiaren
ekonomia eta ongizate maila etengabe hazten
joan da azken urteotan, eta munduko 11.
herrialde garatuena bihurtu da. Ongizate arloan
garrantzitsuak diren bi arlotan, Hezkuntza eta
Osasuna alorrean, eredugarria dugu Finlandia.

Esate baterako, osasun arloan zaintza
aurreratua dauka Finlandiak. Zaintzaren %76,6
publikoa da, hau da Europar Batasuneko
ehunekorik altuenetarikoa, eta mediku
bakoitzak 307 biztanle baino ez ditu artatzen.
Hezkuntza arloan ere eredugarria dugu. 
KHEE erakundeak
argitaratutakoaren arabera, Finlandiako
hezkuntza, munduko onena da eta 15 urteko
ikasleen irakurtze, zientzia eta matematika
mailak munduko aurreratuenak dira.

Independentziaren aurka daudenek sarri
erabiltzen duten argudioa eta mamua uxatze
aldera gogoratu dezagun Europar Batasuneko
partaide dela 5,4 milioi biztanle dituen
Finlandia. Kataluniak 7,5 milioi eta Euskal
Herriak ia 3 milioi biztanle dituzte hurrenez
hurren.

Finlandian ere txakurrak ortozik ibiliko dira
baina, erakunde garrantzitsuek herrialde
askeena izendatu dute, bere prentsa askea,
ustelkeria eza eta eskubide politikoengatik.
Beraien jarrera neutralagatik gainera munduko
herrialde zoriontsuenetarikoa bilakatu dute.

Gaur egun, hainbat euskaldunek ikusten
dute bideragarri gure independentzia, beste
batzuk ordea arrisku itzela iragartzen dute
baina, nork ez luke nahi Finlandian lako
askatasuna eta ustelkeriarik eza gure Euskal
Herrirako? Guk zer gura dugu? Zeren beldur
gara?

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Marisa

    Begira orain honako datuak dituzten:
    Finlandiera: %91,51 (ofiziala)
    Suediera: %5,49 (ofiziala)
    Errusiera: %0,8
    Samiera: %0,03 (Laponian babestua)
    Eta gu? Gure herriko buruzagi asko Madrilera begira.

    Deja una Respuesta
  2. Marisa

    Begira orain honako datuak dituzten:
    Finlandiera: %91,51 (ofiziala)
    Suediera: %5,49 (ofiziala)
    Errusiera: %0,8
    Samiera: %0,03 (Laponian babestua)
    Eta gu? Gure herriko buruzagi asko Madrilera begira.

    Deja una Respuesta
  3. Leire

    Gurekin horrela antz handiagoa dutelako! Eurena hizkuntza gutxitua ere izan zen independentzia lortu zutenean.

    Deja una Respuesta
  4. Leire

    Gurekin horrela antz handiagoa dutelako! Eurena hizkuntza gutxitua ere izan zen independentzia lortu zutenean.

    Deja una Respuesta
  5. Marisa

    Arrazoi osoa duzu Leire. Ez dut ahaztuko hizkuntzarena. Eskerrik asko zure ekarpenagatik

    Deja una Respuesta
  6. Marisa

    Arrazoi osoa duzu Leire. Ez dut ahaztuko hizkuntzarena. Eskerrik asko zure ekarpenagatik

    Deja una Respuesta
  7. Leire

    Ez ahaztu hizkuntza ez indoeuroparra! nik ere nahi nuke egun edo mende finlandiar 1

    Deja una Respuesta
  8. Leire

    Ez ahaztu hizkuntza ez indoeuroparra! nik ere nahi nuke egun edo mende finlandiar 1

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados