Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

“Informe semanal”

???La manipulación en televisión???, izenburu hori zuen 2007an Donostian EHUk antolatu zuen ikastaro batek. Gaur baino lau urte gazteago nintzela, bertan izan nintzen. Iritzi artikulu hau idazten hasi naizenean izenburu hori euskaratzera joan naiz eta komeriak izan ditut, konturatu bainaiz, 2007an egin ez nuen hausnarketa egin dudala: telebistak egiten duen manipulazioaz ziharduen edo telebistak pairatzen duen manipulazioaz? Izenburu egokia aukeratu zuten, esanahi zabala zeukalako. Euskaraz, izatez, ???manipulazioa telebistan??? izan beharko luke itzulpen zuzenak, esanahi zabalarekin; baina akaso, ???telebistak egiten duen manipulazioa??? edo ???telebistak pairatzen duen manipulazioa??? izan zitezkeen izenburu zehatzagoak.

Agerikoa da telebistak manipulatu egiten gaituela, manipulatu eta hezi sinonimotzat hartzen ditugun heinean. Norbait hezten dugunean, bere usteak, sinesmenak eta interpretazioak norabide zehatzean jartzen ditugu, manipulatu, eraldatu egiten ditugu. Ildo horretatik, beti pentsatu izan dut, telebistak ez ezik, egunkariek, irratiek eta iritzia duten lagunek ere manipulatu egiten gaituztela. Nork hezi, nork manipulatu, nork kutsatu; horixe da bizitzan egin behar dugun hautua, kutsatu, manipulatu eta hezi egiten garenaren jakitun izanda.  Lasai, ez da grabea; naturala da.

2007ko ikastaro hartan Alicia Gómez Montano Informe Semanaleko zuzendaria izan genuen hizlari. Joan den zapatuan TVEko saio hori ikusteko aukera izan nuen. Lau gai mahai gainean: Konstituzioaren erreforma; Euskadiko bakegintza; Afganistanen egoera berria; eta goi mailako gastronomia. Informe Semanalek mainstream-eko (bertsio nagusia)  kaletik jotzen du eta ofizialtasunaren bertsioan barneratzen da. Horrela kutsatzen gaitu eta askotan gustura sentitzen gara. Saio horretan lan egiten duten kazetariek ere iraultzailetzat izango dute euren burua, beste askok iragaten ez duten marra pasatzeko gai direlako eta horretarako baimena ere badutelako.

Baina kazetari horietako batek baino gehiagok, zapatuko lau gai horiei beste erpin batetik helduko liekete, ahal izanez gero, ziur nago; mainstream-etik kanpo ere badagoelako iritzirik.

Nik neuk hurrengo erreportaiak proposatuko nizkioke zuzendariari: 1- Espainiako alderdi handiek legitimitatea galdu dute: gaur arte ez dute egia esan, konstituzioa egun batetik bestera aldatu baitaiteke. Beraz, monarkia ezabatu daiteke eta autodeterminazio eskubidea jaso daiteke, besteak beste. 2- Euskal Herriko gatazka ez da zertan beti begi berdinetatik ikusi behar. ETAk sortutako sufrimenduaz gain, Euskal Herrian badago ???mainstream???-ean agertzen ez den sufrimendua, presoen senideena, poliziaren jazarpena jasan duten herritarrena, adibide batzuk ematearren; horiek ere biktimak direlarik. 3- Afganistanera ez ziren giza eskubideak bermatzera joan, giza eskubideak ez direlako beste leku askotan errespetatzen; interes ekonomikoengatik joan ziren. 4- Badago pintxo bategatik 100 euro ordaintzen dituen herritarrik; badago ere, egunero kontainerretan janaria hartzeagatik albokoarekin borrokan egiten duen herritarrik.
 

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Amets

    Zuri ere badirudi oporrak bukatu zaizkizula… Aurten ere zure artikuluekin goxatzea espero dugu. Ongi etorri!!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados