Apirilaren 23an liburu eguna ospatzen dela eta, irakurketari buruzko hainbat oihartzun entzuten dira han hor hemen. Egia esan, ez nago zihur irakurketa bultzatzeko ala liburuak saltzeko kanpainak izaten diren, edozelan be, liburuetara hurbiltzeko bide egokia iruditzen zait, zalantzarik gabe.
Esandakoaren haritik tiraka Finlandiako umeen kasua aurkitu dut eta, interesgaria iruditu zaidan heinean, zuekin konpartitu nahi dut. Izan ere, ume finlandiarrak ondoen irakurtzen dutenak omen dira. Hona hemen lorpen horren arrazoiak eta ingurumariak:
Finlandiarrak 7 urte dituztenean hasten dira irakurtzen ikasten, beste edozein herrialdetan baino beranduago baina, 9 urte dituztenerako, ordu kurrikular gutxien dedikatu arren, irakurritakoaren ulermenean onenak dira.
Arrakastaren zergatiak honakoak ei dira:
1- Etxea.
Familietan asko irakurtzen da. Sarri joaten dira liburutegietara. Gurasoek seme-alabekin irakurtzen dute, heuren aurrean baina, ez diete irakurtzen irakasten. Ez dute irakasle lana egiten. Umeek eredua jarraitzen dute. “Zer ikusi, hura ikasi”.
2. Telebista
Harrigarria iruditu dakiguke baina, Finlandian telebistak irakurketaren ikasketa indartzen ei du. Programak hizkuntza originalean izaten dira, azpitutuekin. Hortaz ahalegina egin behar izaten da irakurtzeko eta horrek trebatu egiten ditu irakurleak.
3. Eskola.
Profesionalek argi daukate 7 urtekin irakurtzen ikasten hastearen arrazoia. Burmuina garatu arte ez dira hasten. Ordura arte umeek jolastu egin behar dutela diote. Hori bai, adin honetako umeentzat maixu-maiestrarik onenak lortzen ahalegintzen dira, pentsamendua egituratzen lagunduko dieten irakaslerik bikainenak
Finlandian irakasle izatea ohore handia da baina, irakasle izatea ez da erraza. Magisteritza eskolan sartzeko nota 9,5 izaten da, 10etik.
Finlandiako eskoletan ez dago harbel digitalik ez ordenagailu askorik, pianoak ostera ugari. Maisu-maistrek ez dute birtuosoak izan behar baina, musika jakin behar dute eta umeei musika giro atseginean irakatsi irakurtzen.
Irakurtzearen gozamena txikitatik sentitu eta barneratu dute Finlandian. Helburura heltzeko bidea
Adibide ezin hobea iruditzen zait, batez ere, ulermena lantzearena.