Banner en desktop Banner en moviles
Azoka Idiomas Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Bvrns Academy Durango
Soinua Durango

Iruzurrak

Krisi garaian hamaika ikusteko dagoela banekien, baina denbora laburrean hainbeste iruzur… Egoera saileetan, krisi ekonomikoetan, negozioa aurrera ateratzeko edo lana aurkitzeko egin beharreko ahaleginak handiak dira. Batzuentzat errezagoa izango da besteari iruzurra egitea baina horretarako ere, imajinazioa handia behar da. Honekin, ez dut justifikatzen mota honetako ekintzak, eh! Baina egia da egoerak behartuta horrelakoak gero eta gehiago egiten direla. Aukeratzen diren biktimen artean, gizarte honetako ahulenak izaten dira. Pertsona nagusiak.

Aste honetan, 20???25 urteko gazte bi pertsona nagusiak engainatu nahian ibili direla Durangon ohartazi digute. Ustezko operazio baten gastuak ordaintzeko dirua eskatzen aritzen  ziren eta horretarako, Durangoko Udalaren irudia erabili dute beraiek erakutsitako dokumentu batean. Erakusten zuten eta bertan, bisitatutako pertsonaren bizilagunen zerrenda bat zuten. Pertsona horiek 100 euro inguru eman dizkietela azaltzen zieten pertsona bisitatuari, ???euretako baten seme txikiari egin behar dioten ustezko operazioaren gastuak ordaintzen laguntzeko???.

Diruz laguntzeko asmoa agertuz gero, iruzurgileak etxera sartzen ziren, eta bertan dokumentua sinatzeko eskatzen zieten bitartean, besteak dirua nondik ateratzen duen kontrolatzen zuen. Iruzurgilea dokumentua sinatzen zegoen pertsona nagusiaren alboan geratzen zen bitartean, besteak komuna non zegoen galdetzen zuen baina komunera joan beharrean, etxeko jabeak dirua aterako zuen gelara hurbiltzen zen.

Durangoko Udalak argitu behar izan du, iruzurra dela eta ez duela baimena ematen dirua eskatzeko udaleko gutunak erabiltzeko. Beste bide administratiboak daudela horretarako gogoratu izan du.

Aste honetan  iruzur horretaz ohartu gara, baina badago egunotan eta errenta aitorpenaren kanpainarekin batera, internetez ohartarazi didaten beste iruzur bat. Lerro hauek aprobetxatzen ditut, niri ohartarazi didaten bezala zuei ere iruzurra dela ohartarazteko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerkuntzaren zigilu ofiziala daraman galdeketa bat jasotzen dugu gure helbide elektronikoan eta zabaltzerakoan, bertan azaltzen diren datuak betetzen dira.

Kontua da, zigilu ofizialaren  irudia daraman galdeketa eginez gero, bertan eskatzen diren datuen artean, bankuko kontu korronteko zenbakia eskatzen dela. Zenbakia emanez gero, 284 euroko dirua bueltatuko dizutela esaten da baina adi! Ez duzu dirurik jasoko, zure kontutik kenduko dizute. Argi ibili, iruzurra da!

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados