Lehengo egunean, gure alkatesari entzun nionean, gerra osteko zapalkuntzak, oroitu nintzen Dª Juliana Azpetiarekin (Julene Azpeitiarekin). Traña-Matienako maistratzea kendu zioten, Astolako etxetik jaurtia, bere bokazioa kaltetua, geroago, titulua itzuli ziotenean, Burgosko herriska batean bere lana hartu behar izan zuen. Aspiltza-Urberuaga (Markina-Xemein)go eskolan jardun zuen jubilatu arte. Ez zuen gure auzoan lanera bueltatzerik izan.
Hau dakart gogora. “Memoriaz” hainbeste hitz egiten denean. Zenbat holako gertakizun triste eta justizia bako!
Gogoan dut Xabier Gereño zenari galdetu nionean, nolatan estudiatu zuen La Lagunako unibertsitatean, erantzun zidan bere aitak kargua zuelako Bizkaiko Aurrezki Kutxan, desterratu zuen Tenerifera eta hango kutxara. Pedro Rodriguez Sahagun, ministroaren anaia, UCDren ordezkari zegoen, Bizkaiko Batzar Nagusietan 1979an,
Ni ere hautatua nintzen erakunde horretan. Argitu zidan, Gereñoren aitaren lekua hartu behar izan zuela bere aitak, Avilako Aurrezki Kutxa Probintzialeko goi arduradun izatetik handik jaurtia Errepublika zale zelako. Bakoitzari bere sorlekuan lan egiterik ere utzi frankismoak.
Irakaskuntzan batez ere izan ziren gehien zigortuak Estatu osoan eta Euskal Herrian. Fusilatuak eta gartzelaratuak ez zirenean ondo! Herriz herri eta erakundez erakunde, komeniko litzateke ikertzea eta zehaztea injustizia hauez.
“Memoriaren” lana eta administrazio ororena baita bideratzea edota laguntzea ere. 80 urte betetzen ditugun honetan gauza bitez!
Pozgarria barriro zutabekide izatea Jose Luis. Besarkada bat