
Eskuak burura altxatuta, zorakeria hutsa, esango du batek baino gehiagok. Proposamen zentzugabea, esango dute.
Kontua da, duela egun batzuk, lehiaketa batera hirian bizikletaren erabilerari buruzko lana aurkeztu behar duen bilbotar arkitekto Amaiarekin elkartu nintzela. Jakinarazi zidan bere proiektua EEEko egoitza den Bruselan aurkezteko dela eta, jakina, Bizkaiko hiriburuari buruz ari dela.
–Zer esan diezadakezu horri buruz? ??? galdetu zuen.
Beste galdera batekin erantzun nion: -Gogoratzen zara duela 25 zelakoa zen Bilbo? ??? Kristoren auto-ilarak eta trafikoa arazoak izaten ziren. ???Bada, horixe da proposatzen dudana, KAOSera bueltatzea.
Ez zen asko harritu, susmatzen zuen-eta nondik nora zihoan nire proposamena.
Bestalde, nik botatako argudiotik pentsa daiteke autoaren etsai amorratua naizela. Ez da egia, autoa dut eta gidaria ere banaiz. Gakoa erabileran dago, zentzuzkoa behar du izan. Aukerak baditugu 5 km. baino gutxiagoko ibilbideak egiteko. Luzeagoak egiteko ere bai. Uste dut ???utilitarioa??? (horrela esaten zitzaion 60ko hamarkadan) horretarako erabili beharko genukeela, probetxua ateratzeko, hain zuzen ere.
Kontua lehenagoko egoerara bueltatzea da, hiritarrek, etsi-etsirik, erabakia har dezaten garraio publikoa, ???San Fernandoren autoa??? edo Amaiarentzat edo niretzat hain kutuna den bizikleta erabiltzeko. Garai egokia da atzera egin eta baliabide berriak asmatzeko.
Gero eta oztopo gehiago ipini behar ditugu: Juan de Garay kaletik Basurtoraino joateko 10 minutu baino, 30 behar izatea lortu behar dugu, Uriko trafikoa lehengo egoera zahar-berrira bueltatu delako.
Aitzakiarik ez dago bizikletari ezetz esateko. Gaur egun denetarikoak daude, arazo fisikoak dituztenentzat ere bereziak daude, motor txiki eta guzti, behar denean martxan ipintzeko. Gainera, hemen klima nahiko ona izateaz gain, euri gutxiago egiten du bizikleta errege den beste herrialde batzuekin alderatuta.
Duintasuna eman nahi dio bizikletari bilbotar arkitektoak.
Hiri-azpiegiturei espazio egokia erantsi nahi dio, ez dadila ageri bazter batean botatako edo farola bati lotutako tramankulua balitz moduan.
Bizikleta kultura da, ziurtasuna ematen du, eta bere lekua behar du biblioteka bateko liburuak apalategietan ordenatzen diren era berdintsuan. Balio estetikoa eman behar zaio.
Plan goraipagarria: eragin dezagun kaosa eta goretsi dezagun belozipedoaren irudia.