Gipuzkoar batzuk gaizki hartzen dute ‘kiputx’ deitzea. Oker informatuta daude, edo ez dakite beraien historiaz eta hizkuntzari buruz ezer. Oraintsu argitaratu du Elena Barrena ikerle, historiagile eta irakasleak bere doktorego tesiaren laburpena. Bertan ikusten da, argi eta garbi jentilizio horren berri. Euskal leku izen gehienak toponimoak dira eta abizenak, oikonimoak –etxe-izenak– gainera.
Badira, ordea, hiru leku izen garrantzitsu jentiliziotik eratorriak: nafar, aetz eta giputz. Nafarroa, nafar herritarren lurraldea: aetz, Aezkoa haraneko herritarrena eta giputz, Gipuzkoa lurraldekoena, hain zuen.
Mendez mendetan, Debarroko herri guztiak, salbu Deba eta Mutriku (ez, ordea, honen Astigarribia auzoa) portu bietako biztanleek mendebal euskaran –bizkaiera–, Bonaparte printzearen mapan bezalaxe, mintzatu dira. Begira, Oñatin bada ‘kiputxena’ izeneko toponimo bat, alegia, Udana mendate, bestaldekoa eta, Oñati, XIX. mendetik Gipuzkoa lurraldekoa da. Aguraindik Iparraldera bada mendate txiki bat ‘Gipuzarrate’ izenekoa.
Adibidez, asteko egunak, Armentia-Kalahorrako elizbarrutiko gainontzeko moduan esaten dute, ez Iruñeko edo Baionakoak erara. Horrek badu garrantzia, arazoa ondo interpretatzeko, aurre-iritzirik gabe.