Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Komentua itxi dute

Duela hilabete eta erdi okupatu zuten zenbait norbanakok Durangoko Salesen komentua izandakoa. Izaera eta helburu desberdinetako zenbait pertsona bildu ziren, herriarentzat herritik sortutako kezkei erantzuteko. Gune aske bat: bizitzeko, sortzeko eta lan egiteko. Hutsik zegoen eraikin bati bizia eman eta bide batez, beste guztioi ere bizia emango zigun proiektua zen.

Erakutsi da bat baino gehiago direla ???eta garela- proiektuak esku artean izan eta aurrera ateratzeko lekurik gabe gaudenak. Erakutsi da bat baino gehiago direla hutsik dauden etxebizitza eta espazioak Durangaldean (Atxondon okupatu berri den Barraskilore gunea kasu zein Pepe Otero Gotilioren bideoan https://www.youtube.com/watch?v=L92Iztvd8v8 ageri dena). Niri, kasu hauen aurrean galdera sorta datorkit burura.

Nori egiten dio kalte horrelako espazio bat okupatzeak? (Noski, jabeari, baina ze onura atera behar du abandonatuta dagoen lursail eta eraikin batetik? Lapurretak jasaten mantentzeko?). Urteetan geldi, hutsik eta alferrik galtzen egon den toki bat baino gehiago ditugu Durangon. Biziberritzeko ahalegin gutxi egin da horrelako tokiekin, eta biziberritzen saiatu direnean, asko izan dira erdi bidean gelditu diren eraikin eta etxeak. Konstruktorakoekin hitz egin da, Komentu Askea-ren proiektua ahal bezain baketsuen aurrera ateratzeko. Denontzako mesedegarri den aterabide bezala. Baina, noski, bakoitzak berea nahi, nahiz eta goroldioz eta itokinez betetako komentua izan. Horren aurrean zer egin behar dugu?

Etxerik gabe daude gazte zein heldu ugari. Hutsik ordea horma arte asko eta asko; usteltzen. Gogora dezagun, 946 eskari daudela Etxebide-ra (Eusko Jaurlaritza) bideratuta Durangon etxe bat lortzeko helburuarekin (aipatutako bideoan ikus daitekeen legez). Mila eta bat proiektu dauzkagu esku artean eta teilatu faltan, ametsak ere kendu nahi dizkigute.

Askok esango dute ez dela zilegi eta ez dela legala ondasun pribatu batera baimenik gabe sartu eta zure egitea. Baina zein da txanponaren beste aurpegia? Herritarron egonezinak, proiektuak, etxe bizitza baterako eskubideak, sortzeko eta elkarbanatzeko duintasuna, non daude? Iruditzen zait txanponaren beste aurpegi hori, Ertzaintzak egin duen itxierarekin, gehiago gorrituko dela. Honek guztionek justifikatzen du okupazio ekintza bat? Bakoitzak bere iritzia izango du, guztiz ulertzekoa. Baina ni, gaur, gazte eta sortzaile bezala minduta nago.

Argi dago San Fausto jai batzuen atarian egin zen aurrerapausua ez dela amildegira emandako pausuan geldituko. Ikusi baita badaudela eskuak, buruak eta batez ere bihotzak, behar duguna ???beharra baita- egiteko.

(Aspaldi ezer argitaratu gabe nengoen. Berriro ere martxan jarri naiz. Nahi duenak irakur dezala nahi duena.)

Artículos: 7
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri

durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Amaia

    Kontua da enpresa konstruktoreek lurrei etekina ateratzeko erosten dutela lurra. Eta etekina, etxebizitzak salduz lortzen dute. Hori bai, erakunde publikoei galdera, nork bermatuko du etxebizitza eskubidea, pertsona guztien eskubidea? Ikusi dugu bideoan udaletxeak egiten duena.

    Deja una Respuesta
  2. Amaia

  3. Ainhoa

    Ez dakit zer esan gizarte honen inguruan “betikoan” jausi gabe. Tamalez horrela da, jendeak bere interes propioen alde jokatzen du… Ume txikiak jolasekin bezala. Eraikin bat abandonatuta dago, ni jabea naiz, ez daukat eraikin horretan inongo interesik, baina okupatu dutenaren berri izan dudanean eraikin horrenganako nire interesa piztu egin da. Nirea da eta ez beste inorena.
    Penagarria da benetan.

    PD: Bestetik gogoratu inoiz ez dela berandu berriro bloga martxan jartzeko. Hobe da bi sarrera on idaztea, gogo gabe edo ohitura mekanikoagatik idatzitako 100 sarrera idaztea baino. Kalitatea ez da berdina izaten, idatzi nahi duzuna nahi duzunean 😉

    Deja una Respuesta
  4. Ainhoa

  5. KUKUTZA BIZIA

    Sistema kontrol behean ez dagoena, kalte egiten du sistemari baina ametsak betetzea lortuko duzue. Aurrera!

    Deja una Respuesta
  6. KUKUTZA BIZIA

    Sistema kontrol behean ez dagoena, kalte egiten du sistemari baina ametsak betetzea lortuko duzue. Aurrera!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados