Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi
Amorebieta-Etxanoko Udala

Kopiatzea

Ikasle garaian eta batez ere, azterketa sasoia heltzen zen bakoitzean, klaseko maisuak esaten zigun, “azterketetan ezin da albokoari kopiatu eta harrapatuz gero, zigorrarekin batera kalera zoaz”. Ene, ama! Zenbat aldiz entzuten genion esaldi hura gure maisuari. Imajinatzen dut, gaur egun ere doktrina hura, hau da, albokoari ez kopiatzearena indarrean egongo dela. Egia esan, trebesia handia duenak kopiatzen jarraituko du eta ze demondre!

Azterketa bat ondo kopiatzerako orduan, oso datu inportante bat dago. Asko ikasi duenaren alboan ezartzea. Nire gelan asko ikasten zuen mutila, Daniel zen. Orain gogoratzen dut, “Manolo Gafotas” izeneko telesailean eta Elvira Lindo idazleak idatzitako nobeletan oinarritutako protagonistarekin antza handia zuen. Beti bikain edo ohorezko matrikulak ateratzen zituen eta denok nahi genuen bere ondoan ezartzea. Zelako borrokak antolatzen genituen bere ondoko esarlekuan jartzeko… Aitortzen dut, azterketa garaian bakarrik ematen zirela mota honetako borrokak. Urte osoan zehar, Daniel gizajoak ez zituen apenas lagunik eta jolastokian bera bakarrik zebilen. Krudela benetan!

Guzti hori gogoratzen nengoen bitartean, galdera bat bururatu zait, hain ona da Bizkaiko txakolina non kopiatu egin nahi duten? Ematen du baietz, ezta? Burgos eta Kantabriako hainbat ekoizlek txakolinaren marka erabiltzearen inguruan asko hitz egin da azken hilabeteotan. Burgos eta Kantabriako ekoizlek txakolinaren marka erabiliko dutela esan dute. Oker ez banabil, Txakolin hitza hemen sorturiko edaria da eta gaur egun txakolin kupelak ere sortu dira, batez ere, Gipuzkoan baina baita ere, Bizkaian.  Mahatsez egindako edaria gero eta gehiago ezagutzen da eta gaur egun taberneetan ere edari preziatua da.

Adituek ematen dituzten datuen arabera, merkaturatuko den txakolin kopurua jaitsi egin baldin bada ere, kalitate aldetik bikaina da aurtengoa.

Tokiko merkatuak, Bizkaikoak dauka gaur egun salmenten gehienezko kopurua, eta ondoren datoz Euskal Herriko gainerako lurraldeak. Hala ere, Espainako Estatura begira ere jarri da Bizkaiko Txakolina, eta Madrilen eta Bartzelonan ere ongi saltzen da.

Gero eta txakolin gehiago esportatzen dute eta kopuru horretatik gehiena Ameriketako Estatu Batuek daramate. Ondoren datoz, Australia eta Txina, besteak beste.

Nola kopiatu ahal dute gure herrian produzitutako edari honen marka? Imajinatzen duzue, Galizian produzitzen den Ribeiro markadun ardo zuria hemen kopiatzea? Nik ez eta zuek? Akabo!

 

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados