Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Labordeta, motxila beteta

Silvio Rodriguez kantautoreari entzun nion behin politikagintza aspergarria zela, gaur egun politikaren alorrean nekez gertatzen zela aparteko zerbait, alegia. Egunerokotasunak arrazoia ematen dio. Baina Jose Antonio Labordetak, ???bibotedun aitona marmartiak???, lortzen zuen han-hemenka, informatiboetako titularretan berak esandako zerbait berezia agertzea. Aragoiko Chunta alderdiaren ordezkari moduan bi legegintzaldi egin zituen Espainiako Kongresuan diputatu. Labordetak lortu zuena eserleku xumea zen, bozka gutxien izanda lortutako eserlekua zelako. Txikia zen arren ez zen batere kikiltzen agintean izaten diren politikari harroputzen aurrean.

Espainiako telebista publikoan aurkeztu zuen saio baten ondorioz, Labordeta, ???motxiladun bibotedun aitona marmartia??? bilakatu zen. Motxila hark asko lotu ninduen berarekin. Nik ere motxila ateratzen nuen egunero, erdi hutsik bazen ere. Durangoko ???motxiladun bizikletazale gazte bizartsua??? nintzela gogorarazten zidaten lagunek. Liburutegira, erosketak egitera, trago batzuk edatera, edonora, motxilarekin. ???Tto, Labordeta, ezin dozu motxilie etxien itxi ala????.

Baliteke Labordeta ere Kongresura egunero motxilarekin iristea. Motxilan sartzen zituen Aragoiko herriaren premiak eta proposamenak. Motxilarengatik omen ala Aragoiko interesak defendatzeagatik omen, baina Alderdi Popularreko diputatuei barregarria iruditzen zitzaien motxilaren kontua, eta adarra jotzen zioten hitza hartzen zuenean. Aitona marmartia ez zen kikiltzen zen horietakoa, eta pikutara bidali zituen behin baino gehiagotan. ???A la mierda??? antologiko eta sinbolikoa oraindik gogoan dugu (http://www.youtube.com/watch?v=RGB71U4E1Rk&feature=related). Beste askok egin ez duguna egitera ausartu zen. Harroputz ipurdi bero horiei non egon beharko luketen argi eta garbi esan zien, edonork ulertzeko moduan.

Herritik politikagintzara

Labordetak bazuen zerbait berezia politikari izateko. Politikagintzan dagoen askok ez bezala, Labordetak,  maila pertsonalean behintzat, ezer gutxi zuelako irabazteko politikagintzarekin. Motxilan zeramatzan aldarrikapenak eta xumeen interesak defendatzeko egiten omen zuen eta hori nahikoa zen agintariak ernegatzeko. Herritarren begien aurrean musturtuta agertzen zen, haserre. Musturraldi horiek ospetsu egin eta RNE asteburuko magazinetan saio berezi eta bitxi baten protagonista bilakatu zen. Zendu baino asteburu bat lehenagokoa zintzilik dago interneten: http://www.ivoox.com/homenaje-especial-a-jose-antonio-labordeta-no-es-audios-mp3_rf_370069_1.html

Behin bota zuen esaldi batek bere izaera  deskribatzen duela uste dut: ???Si Dios pregunta por mí, decidle que no he nacido???. Lotsagabea, ironikoa, berezia; gaztelerazko ???viejo socarrón??? hitzak ederto egokitzen zaizkio. Trajedun neoliberalak poltsikoak beteta joaten dira; Labordetak motxila bete du eta joan da; eta motxilan trajedun poltsikoetan baino gauza ederragoak sartzen direla uste dut.

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados