Aurreko urteetan lez lilaz edo morez jantzi
gara asteburu honetan. Biharamunean be
betaurrekoak moreekin gabiltza eta aspaldi
jantzi zituzten gure aitzindariak ahaztu ezinik;
martxoaren 8 aldarrikapen gisa proposatu zuen
Clara Zetkin edota, Espainako lehen
elkarte feminista sortzen parte
aktiboa hartu zuen Pilar Zubiaurre.
Garain jaio zen1884an Pilar intelektual
handia, Paz Agirrezabalen eta Valentin
Zubiaurreren alaba. Lau urtera arte gure
eskualdean bizi izan zen, eta hemendik
Madrilera joan behar izan zuen, bere aita
Madrilgo errege kaperako musika zuzendari
izendatu baitzuten.
Feminista izan zen
Pilar, feminista militantea eta bere lanak dira
horren lekuko. 1926an, Maria Maeztu, Victoria
Kent, Carmen Baroja, Isabel Oyarzabal eta
eta beste hainbat emakume lagun zituela,
Lyceum Club Femeninoa sortu zuen,
Espainiako lehenengo elkarte
feminista, gerra-aurreko erakunde intelektual
nagusietakoa izan zena.
Giro kulturalean hezitako izanik,
literaturarekiko haren afizioa ere handia zen.
“Juan de la Encina” izenez ezagutzen zen
Ricardo Gutierrez Abascal bere senarrarekin
batera, errepublika sasoian tertulia
literarioak antolatu zituen, partaide
ezagunekin: García Lorca,
Jiménez, Manuel de Falla, Ortega y
Gasset eta Salinas, besteak beste.
Emakume idazleek onarpen sozial handirik
ez zuten arren, Pilar Zubiaurre idazle fina ere
izan zen. Gazteleraz idatzi zuen goitizen
euskaldunak erabiliz, esate baterako:
Bizkaitarran, Hulda de Garay ezizenez, eta
Euzko Deya. La Voz de los Vascos en
México aldizkarian,
Landabarrenako Damia
ezizenez.
Pilar eta bere senarrak, gerra hasi zenean
ihes egin behar izan zuten euren semearekin
batera, eta Mexikon heldu zioten bizimodu
berriari. Erbesteko bizimoduak bere sorkuntza
urritu zuen arren, ez zion idazteari utzi. Garai
eta Durangaldeko mendiak berriz, ez zituen
behin ere ahaztu Zubiaurrek, eta 60ko
hamarkadatik aurrera bisitaldiak be egin zituen
bere parajera.
Orain dela 45 urte utzi gintuen Pilar
Zubiaurrek, Landabarrenako Damiak. Mexikon
hil zen 1970ean, erbestean. Bere guraso eta
nebekin batera, Anbotori begira hartzen du
atseden Garai bere jaioterrian.
AGUR ETA OHORE GARAITAR
DAMA, ea gure eskualdeko plaza,
kale, mural edo eraikinen baten zure izena
ikusten dugun, horrenbeste merezi duzu-eta.
Federico García Lorcak
Poema del cante hondo liburuan ondorengo
poema eskaini zion.
A PILAR ZUBIAURRE
MALAGUEÑA
(TRES CIUDADES)
La muerte
entra y sale
de la taberna.
Pasan caballos negros
y gente siniestra
por los hondos caminos
de la guitarra.
Y hay un olor a sal
y a sangre de hembra,
en los nardos febriles
de la marina.
La muerte
entra y sale,
y sale y entra
la muerte de la taberna.
(Federico García
Lorca)
Hunkigarria benetan. Oso polita. Ea bere izena ikusten dugun laster kale edo plaza batean.
Hunkigarria benetan. Oso polita. Ea bere izena ikusten dugun laster kale edo plaza batean.
Artikulua jakingarria. Nire aldetik gehituko nuke “LANDABARRENA jaiotetxearen izena dela. “Zubiaurretarren txaleta” deitzen deutse, baina, bere izena, baserri-etxearena Landabarrena da.
Pilar ezagutu neban, euskera ba ekian,pìxkat erdoituta, Madrilen eta Mexikon hainbeste urteren ondoren. Senarra Izquierda Republicanakoa zalako erbesteratu behar izan eben. Pilar ez zen, beraz, jeltxalea, baina, bere biloben lehen-jaunartzea egitera Jose Antonio Agirre Lendakariaren alarguna etorri zen Garaira.”

Marisa, zorionak zure lanagatik. Eskerrik asko
Marisa, zorionak zure lanagatik. Eskerrik asko
Eskerrak zeuri Carmen. Zoritxarrez feministok ere ahaztu samar izan dugu gure eskualdean sortutako “damia”
Eskerrak zeuri Carmen. Zoritxarrez feministok ere ahaztu samar izan dugu gure eskualdean sortutako “damia”
Eskerrik asko Marisa, ez nuen emakume honen berri.
Eskerrik asko Marisa, ez nuen emakume honen berri.