
Uda gogorra aurtengoa. Etorkinen egoera tamalgarria, emakumeen aurkako etengabeko indarkeria… egunero izan dugu berri latz eta gogorren bat. Irailak ez dakit berri pozgarriagoak ekarriko dizkigun.
Oraingoan hilabete honetan jaiotako ‘Errose’ izeneko larrosa eder baten berri ematera natorkizue. Errose Bustintza idazlea 1899ko irailaren 3an jaio zen Mañarian. ‘Euzkadi’ egunkarian hasi zen idazle lanetan, baina emakume askok bezala, ez zituen bere kronikak sinatzen, harik eta 1929an, bere osaba Kirikiño hil ostean, Mañariko Errose edo Mañariko izengoitiak erabiltzen hasi zen arte. Zergatik ez lehenago? Batek jakin.
Edozelan be, Errosek; olerkiak, kantu-letrak eta aldizkarietarako kolaborazioak idatzi zituen, baina ipuingintza landu zuen batik bat. Irudimen handiko idazlea, haren 49 ipuinak Euskal Herriko Ipuinak izeneko liburuan daude batuta.
Euskaltzale fina, umore fin eta sarkor baten jabea zela entzun dugu behin baino gehiagotan. Bat nator adierazpen horiekin. Errosek bere herrikoen ahotik jasoriko ipuin eta esaerak kontatzeko eta eratzeko trebetasun itzela zuen. Altxorra da haren lana, nik uste. Erroseren lerroak irakurtzea kontalaria ondoan izatea bezalakoxea suertatzen zait niri.
Gure eskualdeko idazle handiaren samurtasunaz gozatzeko eta bere iturri gardenetik edanda euskara hobetzeko Errosen ipuinen bat edo batzuk programazioan txertatzea gomendatuko nieke, euskaltegi, eskola eta ikastoletako Literatura eta Euskara irakasleei
Erroseren ipuinak ondorengo helbidean aurki ditzakegu: http://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/B/BustintzaEIpunak.htm eta http://www.susa-literatura.eus/emailuak/bustintza/
Amaitzeko Erroseren ‘Abestitxu zarra’ izeneko olerkia. Lauaxetak adore-hitz hauek idatzi zituen olerki oinean: “¡Polita benetan! Bialdu sarri onelakuak.
Eskumendi???ko artzañak Tristerik naz tristerik
Maite nindula iñustan Eztaukat alaitasunik
Aren berba leun- gozua Ene maitien erijotzea
Aiziak eruan eustan. Gomutan daukat bizirik
Artzain maitia il zala Gabian nago negarrez
Aste bi pasatu dira Egunez barriz tamalez
Gure amesen lora gurijak Aldi gustija igarotzen dot
Gustijak igartu dira. Atsekabe ta samiñez
Odejak datoz berantza Len pozik etorten nintzan
Izarrak ostendu dira Irak ebaten mendira
Iretargijan mosu zabalak Orain ostera negarrez nago
Argirik eztau ein- gura. Ardi zurijai begira
Itxasuan ur gazija Eskumendiko artzañak
Biaztunian mingotza Maite nindula iñustan
Nire bijoztxu gaixo gaixuan Aren berba leun- gozua
Arantziaren arantza. Aiziak eruan eustan
Dotorea ta gozoa, eskerrik asko hona ekarteagaitik
Dotorea ta gozoa, eskerrik asko hona ekarteagaitik
Eskerrik asko Amaia.Erroserengandik badugu zer ikasi. Zorte on ipuin egun horretan. Gozatu
Eskerrik asko Amaia.Erroserengandik badugu zer ikasi. Zorte on ipuin egun horretan. Gozatu
Ideia ederra halako harribitxiak gaur eguneratzean,
larunbatean ipuinen eguna dugu eta Mañariko Errosaren ipuinak kartulinetan txintxilikatu ditut zuhaitzen artean,
bere omenez,
beti ikasten jarraitzeko prest, zure ikasletxo alrebesa
Ideia ederra halako harribitxiak gaur eguneratzean,
larunbatean ipuinen eguna dugu eta Mañariko Errosaren ipuinak kartulinetan txintxilikatu ditut zuhaitzen artean,
bere omenez,
beti ikasten jarraitzeko prest, zure ikasletxo alrebesa