Krisi garaian dena oker dabil. Lantegietan despidoak eta langileen ordezkoak kontratatzerakoan lan arazoak. Biherginak kontratatu beharrean, beraien ordezkoak betetzeko aparailuak, makinak jartzen dituzte. Enpresetako kasuetan, idazkari bati erantzungailu automatiko batek ordezkatzen dio. Egia esan, ni eta erantzungailua ez gara ondo moldatzen eta honen arrazoia emango dizuet. Zuei horrelakorik gertatu zaizue?
Administraziora deitu behar denean, gorriak ikusten ditut. Tramitatu beharreko paper baten zalantzak izaten direnean, administraziora jo beharra dago argitzeko eta eman beharreko pausoak zeintzuk diren jakiteko. Hori pentsatzen nuen. Deitzera erabaki nuen, ia argitzen zizkidan eta, jakinaren gainean dagoen pertsona batekin topo egin beharrean, erantzungailu nazkagarri horietako batekin egin nuen topo: “ NAN-a berriztatzea nahi bada, sakatu 1, pasaportea ateratzea nahi bada, sakatu 2 eta besteren bat nahi bada, itxaron eta libratzen denean, hartuko dizute”. Aukera guztiak eman dizkidate baina ez dakit…nirea zein ote den. Ez dit inork hori argitu. Konturatu orduko denbora agortu zait eta erantzungailu horrek eskegi du. Jainkoa, eta orain zer?
Erantzungailu horri beste aukeraren bat ematea erabaki ondoren, eta 2 botoia sakatzea erabakita gero, pertsona batekin hitz egitea lortu nuen. Pasaportea ateratzeko aukera ematen zidan botoia sakatu nuen baina telefonoa hartu zidan pertsona hark ezin zitzaidala lagundu esan zidan. Hitz dotoreak erabaki zituen horretarako. Niretzat aproposa batere ez eta eskegi egin zidan. Iñork kasurik egiten ez zidala ikusita, zuzenean informazio zerbitzura deitzea erabaki eta han ere, nire lagunak emandako telefono bera eman zidaten.
Botoiak sakatu eta berriro ere erantzungailu madarikatu hori! Emakumezko baten ahotsak zera esan dit: “Zure deiaren arrazoia, idazkariarekin hitz egitea bada, itxaron beharko duzu”. Minutuak aurrera joan ahala eta inork ez zidan kasurik egiten. Norbait telefonoan jarriko zela iruditu zitzaidanean, han, berriz, “bai, esan?”, hasi zen erantzugailua. Hara, gaur ez da ba deiak egiteko egunik aproposena! Baina noiz da, ba? Egia esan, aparailuek pertsonen ordezkoak betetzen dituztenetik, ez dizute ezer argitzen eta gure pazientziarekin amaitzeko aparailu aproposak. Hori bai. Beno, nire mezua uzteko aukera eman zidan, baina ezin. Denbora agortu zen. Hau da hau!